2013-04-23ko prentsa-oharra
2013ko martxoan industria prezioek %0,6 egin dute behera aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2013ko martxoa 2012koaren aldean) %0,6 jaitsi ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,6 jaitsi ziren 2013ko martxoan aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, martxoko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,6 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du 2013ko martxoan, “Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza” (%1,1) eta “Altzariak eta beste manufaktura industriak” (%1,0) adarrek igo zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%-2,3), “Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-2,2), eta “Produktu farmazeutikoen fabrikazioa” (%-1,2).
Urte arteko aldian, hots, 2013ko martxoan, 2012koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Makineria eta ekipoaren fabrikazioa” (%2,7), “Elikagintza, edariak eta tabakoa” (%2,4), “Altzariak eta beste manufaktura industriak” (%2,1). Jaitsierarik handienak: “Kokeriak eta petrolio fintzea” (%-3,7), “Erauzketa industriak (%-2,5), “Metalurgia eta produktu metalikoak” (%-2,3),
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, martxoan, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Energiaren prezioak %2,5 jaitsi ziren, Ekipo-ondasunak %0,1 igo; Bitarteko ondasunetan eta Kontsumo-ondasunetan aldaketarik ez; izan ere, ez Ondasun ez-iraunkorrekoetan, ez Iraunkorrekoetan ez dago aldaketarik.
Ondasun-talde handi hauen prezioen aldakuntzak urte artean ezberdinak izan dira. Energiaren prezioak %3,1 jaitsi ziren, Bitarteko Ondasunenak %1,3; Ekipo-Ondasunenak %2,1 igo eta Kontsumo-Ondasunenak %1,5. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,4 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,8.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua