2013-03-22ko prentsa-oharra
2013ko otsailean industria prezioek %1,1 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2012ko otsailetik 2013kora) industriako prezioek %0,8 egin dute gora
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %1,1 igo ziren 2013ko otsailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,8 gehitu da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2013ko otsailean, “Kokeriak eta petrolio-fintzea” (%4,1), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%1,8), ) eta “Metalurgia eta metalezko produktuak” (%1,3) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak aurreko hilaren aldean. Prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%-2,2), “Industria kimikoa (%-1,2) eta “Farmazia produktuen fabrikazioa” (%-0,6).
Urte arteko aldian, hots, 2013ko otsailean, 2012koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Elikagintza-industriak, edariak eta tabakoa” (%3,5), “Altzariak eta beste manufaktura industriak” (%2,9), “Kokeriak eta petrolio-fintzea” (%2,7). Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Erauzketa industriak” (%-2,1), “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (%-1,6), “Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa” (%-0,8).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, otsailean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak goranzkoak izan ziren denetan: Energiaren prezioak %3,4 igo ziren; Bitarteko ondasunenak %0,7; Ekipo-ondasunenak %0,4 eta Kontsumo-ondasunenak %0,1. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,2, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,0.
Ondasun-talde handi hauen prezioen aldakuntzak urte artean ezberdinak izan dira. Energiaren prezioak %1,3 igo ziren, Ekipo-Ondasunenak %1,8 igo; Bitarteko ondasunenak %0,2 jaitsi eta Kontsumo-Ondasunenak %2,0 igo. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,4 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %2,5.
Ohar metodologikoa:
2013ko otsaileko Industri Prezioen Indizea 2010 oinarri berriarekin egin da, 2005 oinarriari jarraituz. Oinarri aldaketa honek Euskal AEko industria-sektoreko enpresa informatzaileen ordezkatze-panela eguneratzea ekarri du, baita ere desagregazio-mailen haztapen egitura, zeina pasatzen baita 2010ekoa izatera.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua