Prentsa-oharra, 2013/03/11
Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmentak %5,2 murriztu ziren 2012ko laugarren hiruhilekoan
Urte osoan zerbitzuen salmentak %4,2 jaitsi ziren
Euskal AEko zerbitzuen sektorea: Eustatek emandako datuen arabera, 2012ko laugarren hiruhilekoan, salmenta-indizea %5,2 murriztu zen, lan-egutegiaren termino homogeneoetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %2,3 nominala murriztu da, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzaren salmenta-indizea %3,4 nominala jaitsi zen 2012ko laugarren hiruhilekoan; indizearen parte diren beste zerbitzuetan %7,9 jaitsi da 2011ko aldi beraren aldean.
Merkataritzaren barruan deigarria da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren jaitsiera nominala, %19,0. Handizkako merkataritzan %0,6ko jaitsiera, eta Txikizkakoan %4,2koa.
Beste zerbitzuen sektore guztietan, tamaina ezberdinetako jaitsierak. Garraio eta bilketan, %5,2, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, %6,9, Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuetan, %7,4, Informazioa eta komunikazioetan, %7,9, Ostalaritzan, %12,2.
Salmenta-indizearen jaitsierarik handienak, Bizkaian eta Araban, %6,2. Gipuzkoan %2,8.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen sektorearen salmentak %7,6 jaitsi ziren laugarren hiruhilekoan.
2011ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %5,9 jaitsi da, eta beste zerbitzuena %10,4.
Merkataritzan urte artekoa negatiboa izan da sektore guztietan: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %19,8 jaitsi zen. Handizkako merkataritzaren salmenta-indizea %3,0 eta Txikizkakoarena %7,0.
Beste zerbitzuetan, denetan jaitsierak daude euro finkoetan. Ostalaritzan, %13,5; Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuetan, %10,2; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, %9,2, Informazio eta komunikazioetan, %8,2, Garraio eta bilketan, %8,1.
Euskal AE osoan, 2012ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean landunen kopurua %1,9 murriztu da 2012ko laugarren hiruhilekoan.
2012. URTEKO BALANTZEA
Urte osoan, zerbitzuen salmentek %4,2ko jaitsiera nominal metatua izan dute. Urte osoan, Gipuzkoan %3,0 jaitsi da, %4,6 Bizkaian eta Araban %5,2, tasa nominaletan. Aurreko urtearen aldean merkataritza %3,1 jaitsi da eta gainerako zerbitzuak %5,8.
Termino errealetan, Euskal AEn, sektorean %6,2ko jaitsiera metatua dago 2012an. Araban %7,3, Bizkaian %6,4 eta Gipuzkoan %5,4. Merkataritza %5,3 jaitsi zen eta gainerako zerbitzuak %7,6.
Zerbitzuen enplegu-jaitsiera, aurreko urteko batez bestekoaz %4,9 izan da.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Datu-bankua