2013-04-24ko prentsa-oharra

Euskal AEko Berrikuntzako Adierazleen Panela IUS. 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AE berrikuntza handiko herrialdeetatik oso gertu da, baina27-EBko batez bestekoaren azpitik

Giza baliabideak, Ikerketa sistema, Enpresa inbertsioak eta Loturak eta enpresa-ekimena dira euskal berrikuntzaren lau funtsezko dimentsioak

“Innovation Union Scoreboard-IUS 2013” Europako berrikuntzako adierazleen panelaren balioa Euskal AEn 0,48 da Eustaten datuen arabera. 27-EBko batez bestekoaren -0,54- azpitik da, baina azken neurketaren aldean ehunen bat gertuago.

Europako Berrikuntza Indizea-IUS 2013k neurtzen du zenbateraino duten herrialdeetako ekonomiek berrikuntza jarduerak garatzeko gaitasuna. 27-EBko estatuak, puntuazioaren arabera, lau kategoriatan sailka daitezke: Aurrenekoan, berrikuntza liderrak: Suedia (0,75), Alemania (0,72), Danimarka (0,72), eta Finlandia (0,68). Europako benetako liderra (0,84) Suitza da, EBtik kanpo.

Bigarrenean, berrikuntza handidunak (0,65 eta 0,50 bitarte): Herbehereak, Luxenburgo, Belgika, Erresuma Batua, Austria, Irlanda, Frantzia, Eslovenia, Zipre eta Estonia.

graf0010347_01_e.png

Hirugarren, berrikuntza apaldunak: Italia, Portugal, Espainia, besteren artean 0,44-0,28 artean. Laugarren, berrikuntza txikidunak: Polonia, Letonia, Errumania, Bulgaria, (0,27-0,19).

Europako Berrikuntza Adierazleen Panela –IUS 2013- hiru bloke nagusitan egituratzen da, zortzi dimentsio, 25 adierazle.

Batasuneko Berrikuntza Panela IUS 2013. Bloke eta dimentsioak. Indize konposatuak

Euskal AE dimentsio horietako bitan, Giza baliabideak eta Enpresa inbertsioa, europar batez bestekoaren gainetik da, eta beste bitan, Ikerketa sistema eta Lotura eta enpresa ekimena, oso antzeko balioetan da. Gainerako lauetan Europar Batasuneko puntuazioaren azpitik gaude argiro.

Giza baliabideetan, pertsona kualifikazio eta ikasketa gorendunak, Euskal AEko berrikuntzako giltza datua, bi adierazle azpimarragarri: “Hirugarren mailako hezkuntza duten 30-34 urte arteko biztanleak” gurean %42,6 dira eta Batasuneko batez bestekoan %34,6. “Goi mailako bigarren hezkuntza gainditutako 20-24 urte bitarteko gazteak” %82,6 dira gurean eta %79,5 27-EBn. Berriz, “Doktore graduatu berriak, 25-34 urte bitartekoak”: milako 1,19 Euskal AEn, 1,50 27-EBn.

Enpresa-inbertsioan (I+G eta Berrikuntza, enpresek eginak), nabarmentzen da “BPGrekiko I+G gastu pribatua (%): %1,57 Euskal AEn eta %1,27 Europako batez bestekoan. Berriz, “Berrikuntza gastua, I+G kanpo” negozio-zifrarekiko ehunekoan, %0,46 da erkidegoan eta %0,56 27-EBn.

Ikerketa sistemaren irekitasun, bikaintasun eta erakargarritasuna dimentsioan zientzia-sarearen nazioarteko lehiakortasuna neurtzen da; “Milioi biztanleko nazioarteko zientzia argitalpen kidetza kopurua” Euskal AEn 456 da eta 300 Europan. “Nazioartean gehien aipatutako zientzia-argitalpenak” (bikainak) %10,5 dira Euskal AEn eta %10,9 27-EBn. “EBtik kanpoko doktoreak herrialdeko doktore guztien artean”, %17,1 Euskal AEn eta %20,0 27-EBn.

“Loturak eta enpresa-ekimena” dimentsioan kontuan hartzen dira beste enpresa eta erakundeekiko lankidetza eta berrikuntza enpresa-ahaleginak. “Barne-berrikuntza duten enpresa txiki eta ertainen (ETE)” portzentajea %33,7 da Euskal AEn eta %31,8 27-EBn. “ETE berritzaileak, berrikuntzan lankideak” %9,5 dira erkidegoan eta %11,7 Europako Batasunean.

Berrikuntzaren dimentsioak, Euskal A.En eta 27-EBn. Batasuneko berrikuntza adierazleen panela (IUS 2013)

Gainerako dimentsioetan puntuazioa Europako batez bestekoaren azpitik dago, baina hortxe ere badira zenbait adierazle bakun non Euskal AEk puntuazio hobeak dituen, beti ere Europar Batasunarekiko: “EBko merkataritza-markak” eta “Teknologia ertain eta altuko produktuen esportazioak”. Adierazle hauetan, antzeko puntuazioak: “Produktuaren edo prozesuaren ETE berritzaileak”; “Ezagutza intentsiboko jardueren enplegua”; Enpresa edo merkaturako berriak diren produktuen salmenta”.

Badira, oraindik ere, EBko batez bestekoaren azpitik dauden adierazleak.

Finantzaketa eta laguntza dimentsioan izandako balioak, bai sektore publikoak I+Gn egikaritutako gastuan BPGrekiko portzentajean, bai arrisku-kapitalaren eskuragarritasunean, Europako batez bestekoaren azpitik daude. “Aktibo intelektuak” dimentsioan, “PCT patenteen eskariak” eta “EBko diseinuak” adierazleak batez bestekoaren azpitik daude, baita ere. Gauza bera gertatzen da “Berritzaileak” adierazleko “ETE berritzaileak marketin edo antolaketan” portzentajearekin eta “Eragin ekonomikoetan” “Ezagutza maila handiko zerbitzuen esportazioetan” eta “Atzerriko diru-sarrerak lizentzia eta patenteengatik” izenekoan.

Ohar metodologikoa: Urte honetatik, Berrikuntzako Adierazleen Panelean argitaratzen den urtea agertuko da, IUS 2013. Aurreko urtearen aldean 25 adierazleetako 3ri izena aldatu zaie.

Innovation Union Scoreboard, IUS 2013

http://ec.europa.eu/enterprise/policies/innovation/facts-figures-analysis/innovation-scoreboard/

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 IUS berrikuntza panelari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AE berrikuntza handiko herrialdeetatik oso gertu da, baina27-EBko batez bestekoaren azpitik

Eragiketa : 
Europako berrikuntzako adierazleen panela-EIS
Eragiketa kodea : 
223203
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2013/04/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0010347_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali