2013-04-29ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza sektorearen negozio-zifra %13 jaitsi zen 2011n
Langile okupatuak %9,9 murriztu ziren
2009an beheraka hasi eta 2011n zehar eraikuntza sektorearen negozio-zifraren zenbateko garbiak horrela jarraitu zuen, %13 jaitsiz, eta %9,9z gutxitu ziren langile okupatuak. Aurreko urtearen aldean 8.487 lanpostu garbi galdu dira.
Beste zenbait alderdi aipagarri:
Faktoreen kostuari erantsitako balioa %8,0 jaitsi zen eta Pertsonal gastuak %8,3.
Ustiapen soberakin gordina %7,6 jaitsi zen, eta amortizazioak are gehiago; bi horiek %1,5 jaitsarazi zuten Ustiapen soberakin garbia.
Zerga aurreko emaitzak, berriz, %72,4 hazi dira eta Ekitaldiaren emaitza %59,7; arrazoia da beste diru-sarreren eta ohi kanpoko gastuen arteko saldoak hobera egin duela; 2011n negatiboa bada ere, hobea da aurreko ekitaldiaren aldean.
2011n inbertsioa %41 jaitsi zen.
Lurralde mailan oro har gertatzen dena gertatzen da, jaitsierak bai enpleguan, bai balio erantsian, Euskal AE osoan bezalatsu. Araban ditugu muturreko balioak, %-12,5 pertsonal okupatuan eta %-11,8 Faktoreen koste gordinari erantsitako balioan.
Eginiko ondasunaren azken erabilera-motaren araberako salmenten banaketaz, 2011. urtean eraikuntzaren negozio-zifraren %77 Etxegintzatik dator eta gainerako %23 Obra zibiletik.
Eraikuntzaren %38 bizileku berriak dira eta %12 bizilekuen zaharberritzea. Obra zibila sektorearen %17 da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo eraikuntza-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko eraikuntzaren estatistika -datu bankua