HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotza-kopurua %2,5...

2013-03-05eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2011

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotza-kopurua %2,5 gehitu da 2011n Euskal AEn

Hamarraldi batean gizonen batez besteko bizitza-iraupena 3,4 urtez hazi da, eta emakumeena 1,8z

2011n 19.832 pertsona hil ziren Euskal AEn, 2010ean baino %2,5 gehiago, Eustaten datuen arabera. 10.296 gizon eta 9.536 emakume hil ziren. Heriotzarik gehien, 1.938, urtarrilean, eta gutxien, 1.498, uztailean.

2011n 100 urtetik gora hildako 251 pertsonen artean, %85 emakumeak ziren. Ehun urtetik gora hildakoen kopuruak gora egin du azken urteetan; goia, 2009an, 254 pertsona.

graf0010308_01_e.png

Hildako emakumeen batez besteko adina 81,7 urte izan zen, gizonena 74,8

2011n zehar hildakoen batez besteko adina, 78,1 urte; 2001ean, aldiz, 75,3; hots, 2,8 urteko gehikuntza azken hamarraldian.

2011n, hiltzean, gizonen batez besteko adina 74,8 urte; emakumeena 81,7; 2001ean, 71,4 eta 79,9. Azken 10 urte hauetan gizonen bizitzaren batez besteko iraupena 3,4 urtez handitu da eta emakumeena 1,8z.

Hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, jaiotzak 1.348 gehiago izan ziren heriotzak baino. Saldo positiboak izan dira Araban eta Gipuzkoan, 910 eta 763 biztanle gehiago; Bizkaiari dagokionez, aldiz, hildakoak jaiotakoak baino gehiago izan dira (-325).

Haurren heriotza-tasari dagokionez, urtebetetik beherako milako 2,6 hil ziren. Jaioberrien heriotza-tasak, bizitzako lehen 28 egunetan hiltzen direnenak, 36 heriotza zenbatu zituen; 12 aurreneko 24 orduetan eta 10 aurreneko astean. Urtebetetik beherakoen artean, neskatoak guztirakoaren %70 izan ziren.

Heriotzen %60,1, tumoreek eta zirkulazio aparatuko gaixotasunek eraginda

Tumoreek 2011n heriotzen %31,6 eragin zituzten, guztira 6.261; zirkulazio-aparatuko gaixotasunek %28,5 (5.655 hildako), eta hirugarren tokian, urrunago bada ere, arnas aparatuko gaixotasunek %8,9 (1.758). Gaixotasun garrantzitsuenen hiru talde hauen prebalentzia aldatuz joan da azken hamarraldian. Tumoreek eragindako heriotzak %14 hazi dira; arnasbideetako gaixotasunek eraginak %7; kardiobaskularrek eraginak %2 murriztu dira.

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.

Halaber, adinaren arabera bada alderik heriotza-kausetan. Urtebetetik beherakoen artean, heriotzarik gehien jaiotza-inguruko gaixotasunek eta malformazio kongenitoek eragin zituzten; 40 urte arte, heriotza-kausa nagusiak kanpokoak izan ziren, istripuak eta nork bere burua hiltzea tartean; 40 urtetik 80 urtera, tumoreak, eta 80 urtetik aurrera, zirkulazio-aparatuko gaixotasunak.

graf0010308_02_e.png

Miokardioko infartuagatiko heriotzak %28 murriztu dira azken hamarraldian

Zirkulazio-sistemaren gaixotasunen artean, miokardioko infartua urrituz joan da heriotza-eragile gisa. 2001ean 861 pertsona hil ziren, 2011n 623, %-28.

Alzheimerrak 661 heriotza ekarri zituen 2011n

Heriotzak eragiten dituzten taldeen artean azken hamarraldian gehien hazi direnak asaldu mentalak eta nerbio-sistemaren gaixotasunak ditugu. Azken hamar urteetan, dementziek eragindako heriotzak %61 hazi dira (1.093 2011n), eta endekapenezko gaixotasunen artean Alzheimerrak eragindakoak %74 hazi dira (2011n 661).

Dementziek eta Alzheimerrak eragindako heriotzarik gehien, emakumeenak: 2011n, %65 eta %72.

Trafiko-istripuek eragindako heriotzak gutxituz jarraitzen dute eta nork bere buruaz beste egitea heriotzaren aurreneko kanpo-kausa da

Horrenbeste (%69) gutxitu dira trafiko-istripuak azken 10 urteetan (2001-2011) non ekarri baitute istripuzko erorikoak eta nork bere burua hiltzea izatea heriotzaren kanpo-kausarik handienak. Trafiko-istripuek eraginiko heriotzak 75 izan ziren, 125 istripuzko erorikoak eta nork bere burua hiltzeak 172. Buru-hiltzeak %31 gehitu dira 2010 urtearen aldean, orduan 131 izan baitziren.

graf0010308_03_e.png

Heriotzaren kanpo-kausen artean gizonen prebalentzia handiagoa da. Istripuzko erorikoek eta buru-hiltzeek eragindakoen artean, 93 emakume eta 204 gizon.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo HERIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotza-kopurua %2,5 gehitu da 2011n Euskal AEn

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2013/03/05
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0010308_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar