2013-03-18ko prentsa-oharra
Unibertsitatetik kanpoko ikasleria %2,2 hazi zen 2011/12 ikasturtean Euskal AEn
Azken bederatzi urteetan ikasle atzerritarren kopurua hirukoiztu egin da
2011/12 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean 415.500 ikasle aritu ziren, aurrekoan baino %2,2 gehiago, Eustaten datuen arabera. Haietatik 383.654 (%92) araubide orokorreko ikasketetan aritu ziren; 6.533 matrikula berri egin ziren, %1,7 gehiago.
Araubide bereziko ikasketetan, 31.846 matrikulazio, aurreko ikasturtean baino %9 gehiago. Araubide berezikoetan eginiko hamar matrikulatatik bederatzi Hizkuntza Eskola Ofizialetan egin ziren, 27.825 ikasle guztira. Ikasle kopuruan bigarren Musika dugu, non 2.767 pertsona aritu baitziren. Hona hemen kopuruak gainerako ikasketetan: Kirol ikasketak (515), Arte Plastiko eta Diseinua (407), Goi mailako artistikoak (229), Dantza (103).
Ikasleen %58 zentro publikoetan aritu zen
Zentro publikoan edo pribatuan aritzeko orduan, araubide orokorrekoetan ikasle-banaketa orekatua izan zen maila guztietan; salbuespenak Lan Hezkuntza, maila ertainekoa (%62 publikoetan) eta HH (Helduen Hezkuntza, %98).
Araubide Bereziko Irakaskuntzetan aniztasun handiagoa izan zen ikasi beharrekoen arabera; izan ere, prestakuntza-programa hauetan zentro-kopurua txikiagoa da, eta eskaintzak asko baldintzatzen du aukeraketa. Hizkuntza, Dantza eta Goi mailako artistikoak zentro publikoetan ikasten dira, bestelako eskaintzarik ez dago-eta. Musikan, Kirol irakaskuntzan eta Arte Plastikoetan, publikoetan %66, %51 eta %43 ari dira.
Maila ertaineko lan hezkuntzan hazi da gehien matrikula-kopurua, aurreko ikasturtean baino %4,6 gehiago
Maila ertaineko lan hezkuntzan ikasle kopurua jaitsi egin zen zenbait urtez; orain, hirugarren urtez jarraian, nabarmen hazi da, 11.990 ari dira, %5 gehiago. Orain hiru ikasturteetako kopuruarekin alderatuz gero, %17 hazi da.
Neurri txikiagoan hazi da Goi mailako lan hezkuntza, %1,7, 17.689 matrikula guztira, aurreko bi ikasturteetan %10 eta %5 hazi zen.
Haur hezkuntzan (96.577) eta Lehen mailan (120.288) ditugu matrikularik gehien; guztira, Araubide orokorrekoetan ari direnen %56 dira. Badira hamar urte maila hauetan hazkundea izan dugula, neurri ezberdinez eta bakarrak direlarik. Aurten, %1,9 eta %2,6.
Adierazgarria baita ere DBHn aritutako ikasle kopurua, 72.144, 1.628 matrikula berri, %+2,3. Izan ere, orain hamar urte haur eskoletan izaniko igoera ari da igartzen gaur egun DBHn.
Jaitsierak ditugu Lan kualifikaziorako hastapen programetan (%-2,5) eta Helduen Hezkuntzan (%-2,8).
Batxilergoan 28.968 gazte aritu ziren, aurreko urtean bezalatsu.
Ikasle atzerritarrak hirukoiztu egin dira bederatzi urteetan
2011/12 ikasturtean 34.341 atzerritar matrikulatu ziren, guztien %7,3. Haietatik 32.774 araubide orokorrekoetan eta 1.567 berezietan.
Bizkaian aritu ziren ikasle atzerritar gehienak, guztien %50; Gipuzkoan %27 eta Araban %23. Arabak du, halere, proportziorik handiena.
Araban bizi diren ikasle atzerritarren %85, 6.619 gazte, Gasteizen ari dira; Bilbon Bizkaikoen %40, 6.889, eta Gipuzkoakoen %30, 2.780, Donostian.
Azken bederatzi urteetan ikasle atzerritarrak ugaritu egin dira 2003/04 ikasturtean ari zirenak hiru aldiz izan arte, eta hori lurralde guztietan gertatzen da . Ikasturte honetan geldialdia dago, baina bada alderik lurraldeen artean: Araban 298 ikasle gehiago (%+4); Gipuzkoan 67 gehiago (%+0,7); Bizkaian 356 gutxiago (%-2).
1. grafikoa.- ikasle atzerritarrak, arlo espazialaren arabera
Iturria: EUSTAT. Eskola-jardueraren estatistika 2011-12
Ikasle atzerritarren %76 zentro publikoetan aritu zen. Azken bederatzi urteetan joera ez da aldatu.
Maila gainditzen duten neska-portzentajea mutilena baino handiagoa da maila guztietan
2011. urtean Lehen maila 17.841 ikaslek gainditu zuten, %96,5ek. Ehuneko hori %97 da neskatoen artean, eta %96 mutikoen artean.
Bigarren hezkuntzan (DBH) 14.339 ikaslek lortu zuten gradudun titulua, 4.ean aritutakoen %91ek. Nesken portzentajea %92; mutilena %89. Batxilergoa %78k gainditu zuen, 11.495 ikaslek; nesken %80k eta mutilen %76k.
Maila ertaineko lan hezkuntzan, 3.795 ikaslek bukatu zuten zikloa (%80k), nesken %89k eta mutilen %74k; goi-mailan 6.807k, nesken %89k eta mutilen %84k.
2. grafikoa.- Maila gainditutako ikasleak, mailen eta sexuaren arabera (%)
Iturria: EUSTAT. Eskola-jardueraren estatistika 2011-12
Maila guztietan, zentro pribatuetako ikasle gehiagok gainditzen dute; aldea txikia da Lehen mailan eta Maila ertaineko lan hezkuntzan, baina batxilergoan ehuneko 18 puntu dira, publikoen kalterako.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Mª José Triguero Triguero
Tel.: +34-945-01 75 46 Faxa: +34-945-01 75 01.
Euskal AEko Eskola-Jarduerari buruzko Estatistikaren gaineko prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Eskola-Jarduerari buruzko Estatistikaren gaineko datu-bankua.