2013/04/30ko prentsa-oharra
Euskal AEko Industria-estatistika 2011
Euskal industriaren negozio-zifra %9,8 handitu zen 2011n
Langile okupatuak %2,5 gutxitu ziren
Eustatek landutako datuen arabera, 2011n Euskal AEko industri sektoreko negozio-zifrak %9,8ko hazkunde nominala izan zuen. Hazkunde honekin 2011n eutsi egiten dio industria-sektoreak urtebete lehenago hasitako bizkortzeari, segitzen badu ere krisi aurreko salmenten zifren azpitik.
Okupatuen kopurua, 213.405; aurreko urtearen aldean %2,5eko jaitsiera, 5.400 enplegu gutxiago.
Faktoreen kostuari erantsitako balioa %1,5 hazi zen eta Ustiapen soberakin gordina %3, amortizazioen jaitsierarekin batera Soberakin garbia %8,4 handitzea ekarri zuen. Pertsonal gastuak lehengoan ia; %0,6 igo ziren. Ekitaldiaren emaitza, 2.007 milioi, 2010ean baino %8,2 gutxiago.
Manufaktura-industriaren negozio-zifra: 50.974,6 milioi 2011n, aurreko urtearen aldean %9,8 hazi zelarik. Sektore hauek kanpo geratzen dira: Erauzketa industriak, Ur horniketa eta saneamendua, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna.
Sektoreka, 2011n industrian negozio-zifrarik handiena izandako adarrak: Metalurgia eta produktu metalikoak (26,0), Kokeriak eta petrolio-fintzea %11,9, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%11,1), Garraio materiala (%10,2). Metalurgia eta produktu metalikoak (%33,9), Kautxu eta plastikoak (%10,2) eta Makineria eta ekipoa (%10,0) adarrek enplegatu zituzten langilerik gehien 2011n.
Salmenta-hazkunde handienak izaniko sektoreak: Farmazia-produktuak (%48,6), Kokeriak eta petrolio-fintzea (%29,4). Hirugarren, Makineria eta ekipoa (%15,2) eta laugarren Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%12,7).
Jaitsierak hiru jarduera-adarrek bakarrik izan zituzten fakturazio-bolumenean 2011n: Erauzketa-industriak (%-17,6), Altzariak eta beste manufakturak (%-7,6), Elikadura (%-0,3).
Oro har, enplegua galdu da sektore guztietan. Salbuespenak: Ur horniketa eta saneamendua (%10,2), Produktu informatiko eta elektronikoak (%0,9), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%0,2).
Negozio-zifraren hazkunderik handiena Araban, %16,0; Bizkaian ondoren, %12,2; eta hazkunderik txikiena Gipuzkoan, %2,6. Enplegua galdu egin da hiruretan: %-1,8 Araban, %-1,9 Gipuzkoan eta %-3,3 Bizkaian.
Salmenten norakoari begiratuz gero, manufaktura-industriak %30,3 Euskal AEn bertan saltzen du eta %30,8 estatuaren gainerakoan. Gainerakoa, atzerrira; %23,6 Europako Batasunera eta %15,3 Munduko gainerakora.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo industria-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko estatistika-estatistikari buruzko datu-bankua