2013-05-23ko prentsa-oharra
2013ko apirilean Euskal AEko industria-prezioek %0,4 egin dute behera aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2013ko apirila 2012koaren aldean) %0,9 jaitsi ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,4 jaitsi ziren 2013ko apirilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, apirileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %0,9 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2013ko apirilean, “Industria kimikoa” (%1,5), eta “Produktu farmazeutikoen fabrikazioa” (%1,3) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Kokeriak eta petrolioa fintzea (% -4,0), “Altzariak eta beste manufaktura industriak” (%-0,8), “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (%-0,7).
Urte artean, 2013ko apirila 2012koaren aldean, hona hemen prezio-hazkunderik handienak: “Makineria eta ekipoaren fabrikazioa” (%2,6), “Garraio-materialaren fabrikazioa” (%1,7), “Produktu farmazeutikoen fabrikazioa” (%1,6). Prezio-jaitsierarik handienak: “Kokeriak eta petrolio fintzea” (%-6,9), “Metalurgia eta produktu metalikoak” (%-2,2), “Erauzketa industriak” (%-1,4), besteren artean.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, apirilean, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Energiaren prezioa %2,2 jaitsi da, Ekipo-ondasunetan eta Bitartekoetan aldaketarik ez (%0,0); Kontsumoko ondasunak oro har %0,2 jaitsi dira, haien barruan Kontsumo ez-iraunkorrekoak %0,3 jaitsi dira eta Iraunkorrekoak %0,2 igo.
Ondasun-talde handi hauen prezioen aldakuntzak urte artean ezberdinak izan dira. Energiaren prezioak %3,9 jaitsi ziren, Bitarteko Ondasunenak %1,3; Ekipo-Ondasunenak %1,5 igo eta Kontsumo-Ondasunenak %0,7. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,6 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,8.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua