2013-06-04ko prentsa-oharra
Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmenta-indizea %3,8 jaitsi zen 2013ko lehen hiruhilekoan
Merkataritza %3,4 jaitsi zen eta beste zerbitzuena %6,7
Eustatek emandako datuen arabera, 2013ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko zerbitzuen sektoreko salmenta-indizea %3,8 nominala murriztu zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,5 nominala murriztu da, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzaren salmenta-indizea %3,4 nominala jaitsi da 2013ko lehen hiruhilekoan; indizearen parte diren beste zerbitzuetan %6,7 jaitsi da 2012ko aldi beraren aldean.
Merkataritzaren barruan deigarria da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren jaitsiera nominala, %8,4. Handizkako merkataritzan %0,9ko jaitsiera, eta Txikizkakoan %2,3koa.
Beste zerbitzuen sektore guztietan, tamaina ezberdinetako jaitsierak. Jaitsiera handienak Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan, %10,8, Ostalaritzan, %10,4 eta Informazio eta komunikazioetan, %8,1. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, jaitsiera %5,4 da eta Garraio eta biltegiratzean %2,8.
Salmenta-indizearen jaitsierarik handiena, Bizkaian, %5,1; Araban %3,5 eta Gipuzkoan %1,7.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen sektorearen salmentak %6,5 jaitsi ziren lehen hiruhilekoan.
2012ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %4,2 jaitsi da, eta beste zerbitzuena %9,0.
Merkataritzan urte artekoa negatiboa izan da sektore guztietan: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %8,9 jaitsi da. Txikizkako merkataritzaren salmenta-indizea %5,5 eta Handizkakoarena %2,3.
Beste zerbitzuetan, euro finkoetan: bai Ostalaritzan, bai Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuetan %13ko jaitsiera. Informazio eta komunikazioena %10,0 jaitsi da, Garraio eta bilketaren salmenta-indizea %6,9; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena %6,6.
Euskal AE osoan, 2012ko laugarren hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean landunen kopurua %0,7 murriztu da 2013ko lehen hiruhilekoan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Datu-bankua