2013-06-14ko prentsa-oharra
Gasteiz da buru euskal hiriburuetan Internet erabiltzeko orduan
Euskal AEko eskualdeetan Plentzia-Mungia dago aurrena, biztanleen %72
Gasteiz -15 urte eta gehiagoko pertsonen %68,9- dugu aurrena internauten kopuruan; Donostian %66,5 dira eta Bilbon %63,4, Eustaten datuen arabera. Euskal AEko batez bestekoa, %65,8.
Internet erabiltzaile gizonezkoak emakumeak baino gehiago dira hiru euskal hiriburuetan. Bilbon da genero-alderik handiena (ehuneko 11,6 puntu); gizonen arteko %69,6, emakumeen arteko %58,0. Donostian 10,6 puntukoa da aldea: gizonen %72,2, emakumeen %61,6. Gasteizen txikiagoa, 7,4 puntu: gizonen %72,6, emakumeen %65,2.
Bizkaian Plentzia-Mungia (%72,0), Gipuzkoan Bidasoa beherea (%66,9) eta Araban Gorbeiako inguruak (%70,5) dira internautarik gehieneko eskualdeak.
Gutxien dituztenak: Debabarrena (%63,6) Gipuzkoan; Arratia-Nerbioi (%62,6) Bizkaian eta Arabako mendialdea (%55,7).
Euskal AE osoan Plentzia-Mungiak, Bizkaian, du internauta-portzentajerik handiena, %72,0. Kontrako aldean, portzentajerik txikiena (%55,7), Arabako mendialdean.
Gipuzkoak du eskualde arteko orekarik handiena, eta alderik handienak, Arabak. Arabako mendialdean internautak %55,7 dira, Gorbeiako inguruetan (%70,5) baino 14,8 puntu gutxiago.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua