2013-06-17ko prentsa-oharra
Haur eta nerabeen %94k badu ordenagailua etxean
Internet egunerokotasunean 15 urte baino gutxiagokoen %81ek darabil
Informazio eta komunikazioaren teknologia berrien ezarpena 6-14 urte arteko biztanleen artean oso altua da. 2013ko lehen hiruhilekoan %93,5ek ordenagailua dute etxean; 15 urte eta gehiagoko biztanleen artean %75,6k, Eustaten datuen arabera.
15 urte baino gutxiagokoak ordenagailuarekin aritzen dira bai etxean (%90,8), bai ikastetxean (%90,7). Adin-tarte horretakoak ondokoetan aritzen dira ordenagailuan: nabigatzaileetan (%79,6), jokuetan (%66,3), testu-prozesatzaileetan (%43,3), argazki, bideo, DVDen edizioan (%41,1), musika entzuten (%39,4).
160.000 haurrek baino gehiagok, %90,7k Internet dute etxean; 2012ko aldi berean baino 1,9 puntu gehiago; portzentaje hori %71,5 da 15 urte eta gehiagokoen artean, 19 puntu pasa gutxiago.
Azken hiru hiletan, biztanle hauen %81,3k, 143.700 pertsonak, Internet erabili dute; 14 urtetik gorakoen artean %65,8k. Zifra hauen arabera adin txikiko internauta kopurua 15 puntuz baino gehiagoz hazi da 2012rekiko.
Adin-tarte horretan Gipuzkoak du portzentajerik handiena, %83,5. Araban %81,8 eta Bizkaian %79,8.
Internet erabiltzen denean aisiara jotzen da (%82,5), liburutegietan eta bestelako dokumentazio-zentroetan eginiko kontsultetara (%54,1), posta elektronikora (%44,8), ondasun eta zerbitzuei buruzko informaziora (%41,1), gizarte-sareetara (%35), Whats App-era (%34).
Azken konexioaren batez besteko iraupena 30 minutu baino gutxiago da
Aztertutako adin-tarteko internauten %46,3k diote azken konexioan 15-30 minutu bitartean aritu zirela; %30,4k 30-60 minutuz. 15 minututik beherako konexioak %16 dira eta ordubete baino luzeagoak %7,3.
Nabigatzeko gazteleraz aritzen da %95,6, baina pertsona horien %53,2k euskara ere badarabil, ingelesa %12,7k eta %1,6k beste hizkuntzaren bat.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua