HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak %4 gutxitu...

2013-06-07ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2012ko 4. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotzak %4 gutxitu ziren 2012ko laugarren hiruhilekoan

2012an ehun urtetik gorako 207 pertsona hil ziren, 40 gizon eta 167 emakume

2012ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn 4.856 pertsona hil ziren, 2011ko aldi berean baino %4 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Araban 615 lagun hil ziren, Bizkaian 2.694, eta Gipuzkoan 1.547.

Behin-behineko datuen arabera, 2012an 19.721 lagun hil ziren, 10.034 gizonezko eta 9.687 emakumezko. 2011ren aldean, %3,2ko hazkundea.

Iazko heriotzen artean, 63 urtebetetik beheragoko haurrenak izan ziren: 30 mutiko eta 33 neskato. Ehun urtetik gora hildako 207 pertsonen artean, 167 emakumezkoak ziren, 40 gizonezkoak. Bizitza nabarmen luzatu da, bereziki emakumeen artean: 1996an ehun urtetik gora hildako emakumeak 50 besterik ez ziren izan.

Tumoreek ekarri zituzten heriotzarik gehien

2011ko heriotzen %30,5 (6.006) tumoreek eragin zituzten. Jarraian zirkulazio sistemaren gaixotasunak datoz, %28 (5.525); hirugarren, urrunago, arnas aparatuko gaixotasunek heriotzen %9,4 eragin zituzten (1.846).

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino, ehuneko 12,5 puntuz; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.

Hazkunde begetatiboa positiboa da Araban eta Gipuzkoan, negatiboa Bizkaian

2012ko behin-behineko datuekin, jaiotzak 690 gehiago izan dira heriotzak baino. Bizkaian bakarrik izan zen negatiboa saldoa; 603 heriotza gehiago jaiotzak baino. Araban +825 izan zen saldoa eta Gipuzkoan +468.

Heriotzak Euskal AEn, sexuaren eta heriotza-kausaren arabera Hiruhilekoen alderaketa

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzak %4 gutxitu ziren 2012ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2013/06/07
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0010583_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali