2013-06-13ko prentsa-oharra
Komunikabideek atzera egin dute orri bisitatuenen artean 2012ko aldi beraren aldean, Euskal AEn
Posta elektronikoaren orriak lehen postuetan ditugu. “hotmail.com” aurrena eta “gmail.com” bosgarren 2013an
Komunikabide gehienek atzera egin dute Euskal AEko orri bisitatuenen rankinean 2012ko aldi beraren aldean, 2013ko Eustaten datuen arabera. Komunikabide aipatuenak: “elcorreodigital.com” (%8,6), “diariovasco.com” %4,7, “marca.es” %4,0, ‘’elpais.com’’ %2,5, ‘’deia.es’’ %1,7, ‘’gara.net’’ %1,3.
Euskal AEn normalean Interneten aritzen diren pertsonek aurrena posta elektronikoaren plataformetara jotzen dute, ondoren gizarte sareetara, komunikabideetara, instituzioen orrietara, bankuetara, aisiara.
Web orri bisitatuena “hotmail.com” da; Internet erabiltzaileen artean %10ek jotzen dute bertara, 329.300 aipamen guztira. Rankinean bigarren, 2012ko postu berean, “facebook.com” gizarte-sarea, 299.200 bisita, %9,1. “elcorreodigital.com”, 2012ko liderra, orain hirugarren da, 282.300 aipamen, %8,6.
Aipatzekoa da laugarren sendo dagoela “youtube.com”, 212.700 aipamen, %6,5. ”whatsapp.com” lehen ez zen aipatu ere egiten, orain 27. dago.
Enplegu arloko atariak sendotu egin dira: “lanbide.net” %2,1, “infojob.com” %1,5.
Banku elektronikoek eta erakunde-orriek beren postuei eusten diete, web bisitatuenen artean, 2013an
Eusko Jaurlaritzaren orria, “euskadi.eus”, aipamenen %2,1, 69.800 bisita, hamabigarren da rankinean. Aipatzekoa da lehen 50 postuetan nola sendotu diren Euskal Administrazioarekin erlazionatutako orriak, esaterako, “ehu.es” eta “osakidetza.euskadi.eus”.
Orri bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak daude: “kutxabank.es”, bisiten %2, hamalaugarren da eta ‘’cajalaboral.es” %0,5.
Euskadiko Internet erabiltzaileen artean ia %98k “Google” bilatzailea erabiltzen du
Google da Euskal AEko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen %97,9k, 15 urte eta gehiagoko 1.235.000 internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %1,3k Yahoo eta %0,8k besteren bat.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua