2013-06-25eko prentsa-oharra
2013ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %0,4 gehitu ziren urte arteko tasan
Inportazioen prezioak %0,6 jaitsi ziren
Eustaten datuen arabera, 2013ko lehen hiruhilekoan Euskal AEko esportazioen unitateko prezioak gora egin dute, %0,4, Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. 2012ko laugarren hiruhilekoaren aldean, %1,2 jaitsi dira. Inportazioetan %0,6 behera dugu urte artean eta %0,2 gora hiruhileko artean.
Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari begiraturik, esportazioen prezio unitarioetan, bai Kontsumoko ondasunetan (%-0,1), bai Kapitalekoetan (%-0,1) jaitsiera txikia dugu, eta hazkundea (%0,5) Bitarteko ondasunetan. Inportazioetan berriz ere kontrako joera dugu: Kontsumoko ondasunetan (%+1,6), Kapitalekoetan (%+0,6), eta Bitarteko ondasunetan, urte artekoan, %-0,9.
Esportazioak doazen area geografikoak aintzat hartuz, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean prezio unitarioek gora egin dute denetan, batez ere Euro-eremuan (%1,4) eta 27-EBn (%1,1).
Inportazioetan kontrakoa gertatzen da, urte arteko tasetan inguru geografiko guztiek jaitsierak dituzte, Euro-eremuan izan ezik, non %1,1eko hazkundea izan den. Urte arteko jaitsierarik handiena Munduko gainerakoan (kanpo geratzen dira Europar Batasuna eta ELGA) izan da, %1.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, area geografikoen araberako esportazioetan, denetan balio negatiboak daude, txikienak (%-0,2) Munduko gainerakoan eta handienak (%-1,6) ELGAn.
Inportazioetan denetik dugu aurreko aldiaren aldean: Euro-eremua (%-1), 27-EB (%-0,1), ELGA (%+0,3), Munduko gainerakoan (%+0,1).
Laburtuz, esportazioen prezio unitarioek behera egiten dute aurreko hiruhilekoaren aldean eta gora aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Inportazioetan kontrako joera, hazi aurreko hiruhilekoaren aldean eta murriztu urte artean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua