2013-06-21eko prentsa-oharra
2013ko maiatzean Euskal AEko industria-prezioek %0,6 egin dute behera aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2013ko maiatza 2012koaren aldean) %0,9 jaitsi ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,6 jaitsi ziren 2013ko maiatzean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, maiatzeko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %0,9 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2013ko maiatzean, “Erauzketa industriak“ (%1,1) “Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%0,6), “Kautxu, plastiko eta mineral ez-metalezkoak” (%0,2) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetan jaitsiera handienak: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%-2,3), “Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa” (%-0,9), “Altzariak eta beste manufaktura-industriak” (%-0,7) eta “Metalurgia eta metalezko produktuak” (%-0,7).
Urte artean, 2013ko maiatza 2012koaren aldean, hona hemen prezio-hazkunderik handienak: “Produktu farmazeutikoen fabrikazioa” (%2,9). “Makineria eta ekipoaren fabrikazioa” (%2,7) eta “Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza” (%1,2). Prezio jaitsierak: “Kokeriak eta petrolio-fintzea” (%-2,8), “Metalurgia eta metalezko produktuak” (%-2,8), “Zurgintza, papergintza eta arte grafikoak (%-1,7), “Altzariak eta beste manufaktura industriak” (%-1,4).
Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek maiatzean izan duten bilakaerak beheranzko joera izan du ia guztietan. Energiaren prezioa %1,5 jaitsi da, Bitarteko ondasunena %0,6. Kontsumoko ondasunak oro har %0,3 jaitsi dira, berdin Kontsumo ez-iraunkorrekoak eta Iraunkorrekoak. Ekipoko ondasunen prezioak %0,1 igo dira.
Ondasun-talde handi hauen prezioen aldakuntzak urte artean ezberdinak izan dira. Energiaren prezioak %1,9 jaitsi ziren, Bitarteko Ondasunenak %2,0, Kontsumo-Ondasunenak %0,0. Azken hauen artean, %0,2 igo dira Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak, eta %0,0 Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak. Ekipoko ondasunetan %1,6ko hazkundea dago.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua