Prentsa-oharra 2013/07/23
EAEko industria-prezioek % 0,3 behera egin zuten 2013ko ekainean, aurreko hilabetearekin konparatuta
Iazko datuekin alderatuta (2013ko ekainetik 2012ko ekainera bitarteko aldia) % 1,0 murriztu ziren
2013ko ekainean, Euskal AEko industri prezioak % 0,3 jaitsi dira, aurreko hilabetekoekin alderatzen badugu. Horixe adierazten dute EUSTATeko datuek. Hala, ekaineko urtetik urterako tasa (azken hamabi hilabeteotako industria prezioen aldakuntza jasotzen duena) % 1,0 murriztu da.
Sektore-azterketa xehatuagoaren arabera, 2013ko ekainean, sektore hauek izan dute hazkunderik handiena inflazioari dagokienez: altzariak eta beste manufaktura-industriak (% 0,5), industria kimikoa (% 0,2) eta ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintzako industria (% 0,2). Aldiz, prezio-beherakadarik handiena erauzketa-industria (% 2,1), energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 1,3) eta botikagintza sektoreek (% 1,0) izan dute.
2012ko ekainetik 2013ko ekainera bitarteko aldian, prezioen hazkunderik handienak honako alor hauetan gertatu dira: botikagintza eta kokeriak eta petrolioa fintzea (bietan, prezioak % 2,2 igo dira), makineria- eta ekipamendu-fabrikazioa eta ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintzako industriak (beste bi horien kasuan, igoera % 2,0 izan da). Ostera, beste sektore batzuetan prezioek behera egin dute, hurrengoetan, zehazki: energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 5,1), metalurgia eta metal-produktuak (% 2,9), altzariak eta bestelako manufaktura-industriak (% 1,7).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraiki, ekainean, sektore talde handi ia guztietako prezioek behera egin dute. Energiaren prezioa % 1,2 murriztu da, eta bitarteko ondasunena eta ekipo-ondasunena, berriz, % 0,1. Orokorki begiratuta, kontsumo-ondasunek ez dute aldakuntzarik izan, kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek beherakada izan baitute (% 0,1). Kontsumo-ondasun iraunkorrena, aldiz, % 0,3 igo da.
Urtetik urterako aldian, ondasun-talde handiotako prezioen aldakuntzek zeinu ezberdina izan dute. Energiari dagozkionek behera egin dute (% 1,4), bai eta bitarteko ondasunena ere (% 2,0). Aitzitik, prezioak igo dira ekipo-ondasunetan (% 1,1) eta kontsumo-ondasunetan (% 0,2). Azken horien artean, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak areagotu egin dira, hurrenez hurren, % 0,3 eta % 0,2.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua