Prentsa-oharra, 2013/08/23
EAE-KO INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA (IPI), 2013KO UZTAILA
EAEko industria-prezioek % 0,3 egin dute gora 2013ko uztailean, aurreko hilabetearekin konparatuta
Iazko datuekin konparatuta (2012ko uztaila eta 2013ko uztaila), % 1,0 behera egin dute
2013ko uztailean, EAEko industria-prezioak % 0,3 handitu dira, aurreko hilabetekoekin alderatzen baditugu. Horixe adierazten dute EUSTATeko datuek. Hala, uztaileko urtetik urterako tasa (azken hamabi hilabeteotako industria-prezioen aldakuntza jasotzen duena) % 1,0 murriztu da.
Sektoreak zehatzago aztertuta, hauek izan dute prezio-hazkunderik handiena 2013ko uztailean: kokeriak eta petrolioa fintzea (% 2,0), erauzketako industriak (% 0,7) eta altzariak eta beste manufaktura-industriak (% 0,5). Aldiz, prezio-beherakadarik handiena industria kimikoak (% 0,6), ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintzako industriak (% 0,3) eta garraio-materialen fabrikazioak (% 1,0) izan dute.
2012ko uztailetik 2013ko uztailera bitarteko aldian, prezioen hazkunderik handienak alor hauetan gertatu dira: botikagintza (% 2,7), ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintzako industrian (% 2,4) eta makineria- eta ekipamendu-fabrikazioan (% 2,0). Beste sektore batzuek, ordea, prezio-murrizketa izan dute, honako hauek, besteak beste: metalurgia eta metal-produktuek (% 3,2), energia elektrikoa, gasa eta lurrunak, eta zurgintza, paper eta arte grafikoen industriak (azken biotan, % 1,7 murriztu dira).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraiki, uztailean, sektore-talde handietako prezioek bilakaera desberdinak izan dituzte. Energiaren eta ekipamendu-ondasunen prezioak igo dira: % 1,2 eta % 0,2, hurrenez hurren. Orokorki begiratuta, bitarteko ondasunek eta kontsumo-ondasunek ez dute aldakuntzarik izan (% 0,0). Kontsumo ondasunen kasuan, hori hala izan da kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek behera egin dutelako (% 0,1) baina behera, aldiz, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenek (% 0,1).
Urtetik urterako aldian, ondasun-talde handi horietako prezioen aldakuntzek beheranzko joera izan dute kasu guztietan. Energiari dagozkionek behera egin dute (% 1,4), bai eta bitarteko ondasunenak ere (% 2,1). Ostera, kontsumo-ondasunenak % 0,3 murriztu dira, orokorki begiratuta. Azken horien artean, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 0,1 areagotu dira, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak, % 0,4 murriztu. Ekipamendu-ondasunen prezioek, aitzitik, % 1,2 gora egin dute.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua