2013-09-11ko prentsa-oharra
Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmenta-indizea %4,3 jaitsi zen 2013ko bigarren hiruhilekoan
Merkataritza %2,6 jaitsi zen eta beste zerbitzuak %5,8
Eustatek emandako datuen arabera, 2013ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko zerbitzuen sektoreko salmenta-indizea %4,3 murriztu zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %2,1 nominala murriztu da, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzaren salmenta-indizea %2,6 nominala jaitsi da 2013ko bigarren hiruhilekoan; indizearen parte diren beste zerbitzuetan %5,8 jaitsi da 2012ko aldi beraren aldean.
Merkataritzaren barruan, Handizkakoan %4,6ko jaitsiera nominala dago, eta Txikizkakoan %0,9koa. Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan %4,6ko murrizketa dugu aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Beste zerbitzuen sektore guztietan, tamaina ezberdinetako jaitsierak. Jaitsiera handienak Informazio eta komunikazioetan, %11,7; Ostalaritzan antzekoa, %11,3, eta Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan, %7,1 negatiboa. Apalagoak dira Jarduera zientifiko eta teknikoetako salmenten jaitsiera, %2,3 eta Garraio eta biltegiratzearena, %1,3.
Hiru lurraldeek antzeko jaitsierak izan dituzte salmenta-indizeetan: %4,4 Bizkaian, %4,3 Araban eta %4,0 Gipuzkoan.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen sektorearen salmentak %5,4 jaitsi ziren bigarren hiruhilekoan
2012ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %4,5 jaitsi da, eta beste zerbitzuena %7,4.
Merkataritzan urte artekoa negatiboa izan da sektore guztietan: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %3,9 jaitsi da. Txikizkako merkataritzaren salmenta-indizea %3,8 eta Handizkakoarena %5,4.
Beste zerbitzuetan, euro finkoetan: Ostalaritzaren salmenta-indizea %10,8 jaitsi da; Informazio eta komunikazioena %10,3; Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuena %9,5. Jarduera profesional zientifiko eta teknikoen salmenta-indizea %5,5 murriztu da eta %4,1 Garraio eta biltegiratzearena.
Euskal AE osoan, 2013ko bigarren hiruhilekoan, zerbitzuen sektorean landunen kopurua %1,2 murriztu da aurreko hiruhilekoaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Datu-bankua