2013-10-04ko prentsa-oharra
2011n Euskal AEko lau biztanletako bat kanpoan jaioa zen
Atzerrian jaiotakoen batez besteko adina 34,2 urte dira; beste erkidegoetan jaioena askoz handiagoa, 61,4
Euskal AEko biztanleen %28,7 erkidegotik kanpo jaio zen, eta kolektibo horren barneko %29, ia hirutik bat, atzerrian, Eustatek landutako 2011ko Biztanleria eta etxebizitza zentsuetako datuen arabera.
Euskal AEtik kanpo jaiotakoen ehunekoak egonkor dirau azken hamar urteetan, baina pertsona horien jatorria aldatu egin da. Azken hamarraldian ehuneko sei puntuz hazi da Euskadin bizi eta atzerrian jaiotakoen kopurua, ehuneko hiru puntuz bost urteko; hemen bizi eta beste erkidegoetan jaioak %24,7 izatetik %20,3 izatera, ehuneko lau puntu pasa gutxiago, gutxitu dira.
Atzerrian jaio eta Euskal AEra bizitzera etorritakoen artean, hona hemen pertsonarik gehien ekarritako estatuak: Kolonbia (%9,9), Maroko (%9,4), Errumania (%8,7), Bolivia (%6,6), Ekuador (%5,1).
Erkidegoen artean, Gaztela eta Leon, biztanleen %8,4, Extremadura (%2,6) eta Galizia (%2,1). Beste muturrean, Balearretan jaioak %0,03 besterik ez dira.
Atzerrian jaiotakoen batez besteko adina 34,2 urte dira; beste erkidegoetan jaioena askoz handiagoa, 61,4; bada alderik.
2. grafikoa. Euskal AEko biztanleria sedentarioa, eskualdeka (%). 2011
Iturria: EUSTAT. Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsua
Bost pertsonatik bi jaio ziren udalerrian bizi dira
Euskal AEko biztanleen %44,3, ia erdia, jaio zen udalerrian bizi da; biztanleria sedentarioa esaten zaio. %31,6 ez da bizi jaio zen udalerrian, baina bai erkidegoan; barne-migratzaileak dira. Gainerako %24,1 beste erkidego batetik edo atzerritik etorri zen.
Bizkaiak du sedentariorik gutxien, %42,9; Arabak %44,3 eta Gipuzkoak %47,3. Barne- migraziorik gehien, Bizkaian; %34,3 Euskal AEko beste udalerrietatik etorri da. Araban da Euskal AEtik kanpo jaiotako pertsonen ehunekorik handiena, %33.
Markina-Ondarroan (%55,8), Debagoienan (%54) eta Urola-Kostan (%53,2) daude sedentariorik gehien. Errioxan (%42,9), Arabako Lautadan (%35,4) eta Arabako ibarretan (%31,7) dugu etorkinik gehien. Plentzia-Mungian (%57,3) eta Gorbeiako inguruetan (%53) bizi dira barne-migratzailerik gehien, sedentarioak baino gehiago direlarik.
2000tik hona ia milioi erdi pertsona iritsi da oraingo udalerrira
491.685 pertsona bizi dira, 2011n, mende honetako lehen hamarraldian iritsi diren udalerri batean. Haietatik, 291.474 Euskal AEn bizi ziren aurretik, barne-desplazamendua egin zuten. %20 bat atzerritik zuzenean etorri zen eta beste %20 beste erkidegoetatik.
Azken talde horretan Gaztela eta Leon nabarmentzen da, 18.110 pertsona, ondoren Madril (12.266), Kantabria (11.988), Katalunia (8.707), Nafarroa (8.441) eta Errioxa (6.099). Zeuta eta Melillatik 280 pertsona besterik ez eta 2.000 baino gutxiago Murtziatik eta Balearretatik.
Pentsatzekoa da Madril eta Kataluniako erkidegoak bitarteko pausoa direla zenbaitentzat, atzerritarrentzat bereziki, eta haietatik etortzen zaizkigu madrildar eta katalanez gain beste jatorrietako pertsonak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
CPV2011ri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko CPV2011 -datu bankua