2013-09-24ko prentsa-oharra
2013ko abuztuan Euskal AEko industria-prezioetan ez dago aldaketarik aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2013ko abuztua 2012koaren aldean) %1,5 jaitsi ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizeak lehengoan iraun du 2013ko abuztuan aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %1,5 murriztu da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du 2013ko abuztuan ondoko adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%0,9), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%0,5), Zura, papera eta arte grafikoak (%0,5). Jaitsierarik handienak: Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%-1,3), Erauzketa industriak (%-1,0), Altzariak eta beste manufaktura-industriak (%-0,6).
Urte artean, 2013ko abuztua 2012koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kautxu eta plastikoa (%3,6), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,5), Makineria eta ekipoaren fabrikazioa (%2,0). Jaitsierak, besteren artean: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-6,6), Elikadura, edariak eta tabakoa (%-3,3), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-2,9).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abuztuan, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren. Energiaren prezioa %0,6 handitu da, Ekipo-ondasunena %0,1. Bitarteko ondasunak eta Kontsumoko ondasunak %0,2 jaitsi dira. Azken horien barruan Kontsumo-ondasun iraunkorrekoak %-0,3 eta ez-iraunkorrekoak %-0,2.
Urte artean, ondasun-taldeen prezioek behera egin dute gehienetan. Energiaren prezioak %4,3 jaitsi ziren, Bitarteko Ondasunenak %1,6, Kontsumo-Ondasunenak %1,4. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-0,3, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %-1,8. Ekipo ondasunetan %1,2ko igoera dago.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua