HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak %15 gutxitu...

2013-09-30ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2013ko 1. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotzak %15 gutxitu ziren 2013ko lehen hiruhilekoan

Emakume artean %17 gutxitu ziren eta gizon artean %13

2013ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 5.028 lagun hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino %15 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Araban 625 lagun hil ziren (%-12,7), Bizkaian 2.694 (%-18,8), Gipuzkoan 1.709 (%-9,1). 2.552 gizon (%-13,2) eta 2.476 emakume (%-16,7) hil ziren.

Heriotza-eragile nagusiak: tumoreak (1.440 pertsona) eta zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (1.431); bion artean heriotzen %57,1.

Hirugarren, arnas aparatuko gaixotasunak (569 pertsona, %11,3) eta digestio sistemarenak (216, %4,3).

Arnas aparatuko gaixotasunek eragindako heriotzak %14,7 gutxitu ziren

Normalean, urteko lehenengo hiruhilekoan izaten da heriotzarik gehien eta arnas aparatuko gaixotasunak izaten dira batez ere ugaritzen direnak. 2013ko lehen hiruhileko honetan, 569 heriotza eragin zituzten, aurreko urteko hiruhileko berean (667) baino %14,7 gutxiago eta aurreko hiruhilekoan (460) baino %23,7 gehiago.

Gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.

Lehenengo hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 9 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 4 neskato eta 5 mutiko.

2013ko lehenengo hiruhilekoan hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen, 498 biztanle galdu ziren. Arabak biztanleak irabazi ditu, 115. Bizkaiak (359) eta Gipuzkoak (254) galdu.

Heriotzak Euskal AEn, sexuaren eta heriotza-kausaren arabera Hiruhilekoen alderaketa. Iturria: EUSTAT. Euskal AEko heriotzen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzak %15 gutxitu ziren 2013ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2013/09/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0010912_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali