2013/10/24ko prentsa-oharra
2013ko irailean Euskal AEko industria-prezioek %0,2 egin dute behera aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2013ko iraila 2012koaren aldean) %2,0 gutxitu ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,2 jaitsi ziren 2013ko irailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %2,0 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2013ko irailean, “Erauzketa industriak” (%0,8), “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (%0,3), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%0,1) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: “Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa” (%-1,2), Altzariak eta beste manufaktura-industriak (%-0,8), “Metalurgia eta metalezko produktuak (%-0,4).
Urte artean, 2013ko iraila 2012koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: “Kautxu eta plastikoa” (%3,3), “Produktu farmazeutikoen fabrikazioa” (%2,2), “Makineria eta ekipoaren fabrikazioa” (%2,1). Jaitsierak, besteren artean: “Kokeriak eta petrolio fintzea” (%-5,9), “Elikadura-industria, edariak eta tabakoa” (%-4,0), “Metalurgia eta metalezko produktuak” (%-3,1).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, irailean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak negatiboak izan dira guztientzat, Energiarako izan ezik, non %0,1eko igoera dagoen. Ekipoko ondasunak eta Bitarteko ondasunak %0,3 jaitsi dira. Kontsumoko ondasunak %0,1 jaitsi dira, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen jaitsieragatik (%-0,2), iraunkorrekoak %0,2 igo baitziren.
Urte artean ondasun-talde handi hauen artean bilakaera positiboa izan duen bakarra Ekipoko ondasunak izan dira, %0,9. Energiaren prezioak %5,1 jaitsi ziren, Bitarteko Ondasunenak %1,8, Kontsumo-Ondasunenak %1,6. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %2,2 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,2 igo.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua