2013/12/11ko prentsa-oharra
2011n Euskal AEn lau pertsonatatik batek unibertsitate-prestakuntza zuen
Lanbide Hezkuntzan, titulazioen bi heren goi mailakoak dira
2011n 10 urte eta gehiagoko pertsonen %24,1, ia lautik bat, unibertsitate mailako ikasketak egina zen, ertain-goikoak edo goikoak; guztira 475.000 pertsona, Eustaten arabera.
2006an 418.000 pertsona (%21,5) zirenez, hazkundea ehuneko 2,6 puntukoa da. Emakumeen artean %25,8 eta gizonen artean %22,3 dugunez, aldea hazi egin da 2006tik.
10 urte eta gehiagoko biztanle analfabetoak %0,5 dira; gizonen %0,3 eta emakumeen %0,7. Analfabetoak adineko pertsonak dira batik bat: 65 urte arte %0,2 dugu, hortik aurrera %1,4, 2006tik puntu erdia gutxitu delarik.
Lurralde artean ez dugu alde handirik. Araban bigarren mailako ikasketak %22,2k egin ditu, Euskal AEn %20,9k; Bizkaian unibertsitatean %24,9 aritu da, eta erkidegoan %24,1; Gipuzkoan %17,6 aritu da lan-hezkuntzan, Euskal AEn baino ehuneko puntu bat gehiago.
Eskualde artean aldeak handiagoak dira. Plentzia-Mungian (%33), Donostian (%26,4) eta Gorbeiako Inguruetan (%26,0) ditugu unibertsitate-ikasketarik gehien. Lanbide Hezkuntzan, batez bestekoaren (%16,5) gainetik: Enkarterriak (%20,4) eta Debagoiena (%20,0).
Unibertsitate-ikasketak dituen 10 urte eta gehiagoko biztanleria, eskualdeka. Euskal AE-2011 %
Iturria: Eustat. Biztanleriaren eta etxebizitzen zentua 2011
2011n 10 urte eta gehiagokoen %24,3, 480.000 pertsona, ikasketaren batean ari ziren
Ikasleak 2006tik (%22,2) ehuneko bi puntuz gehitu dira, kopuruan 47.000 pasa gehiago.
Lehen eta Haur Hezkuntzan ikasleen %48,4 ari da; bigarren mailakoetan %24,5; unibertsitateko goi mailan %14,5; lanbide hezkuntzan %7,6; ertain-goikoetan %5.
Hezkuntzako zenbait mailatan bada alderik sexuari begiratuz gero. 2011n emakumeen %16,1 unibertsitatean ari zen, gizonen %12,9. Emakumeak (%5,7) gehiago dira ertain-goiko mailetan gizonak (%4,3) baino; baita, alde txikiagoz bigarren mailakoetan D %25-%24). Gizonak (%8,9) gehiago dira lanbide-hezkuntzan emakumeak (%6,4) baino, eta lehen mailan (%50-%46,8).
2006tik bai unibertsitate-tituludunak, bai lanbide-hezkuntzakoak gehitu egin dira
2011n 10 urte eta gehiagokoen %18,5ek bazuen tituluren bat, ertain-goikoa edo goikoa. Emakumeen %20,3k eta gizonen %16,7k. 2006tik hona, titulu ertain-goikoa edo goikoa dutenak ehuneko 1,3 puntuz gehitu dira.
Lanbide-tituludunak ere gehitu dira: 2006ko %14,6tik 2011ko %15,6ra; tituludun gizonak %18,6 dira eta emakumeak %12,8. Lanbide Hezkuntzako tituluen bi heren goi mailakoak dira, alegia Goi Mailako Prestakuntza Zikloetakoak.
Bizkaiak ditu tituludun gehien (%19,5), unibertsitate-ikasketei dagokienez; Gipuzkoak %17,6 eta Arabak %16,8. Bizkaiak zuen proportziorik handiena bai ikasten ari zirenen kasuan, bai ikasketa-mailan. Lanbide Hezkuntzan tituludun gehien Gipuzkoak (%16,8) ditu; Arabak %15,7 eta Bizkaiak %14,9.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
CPV2011ri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko CPV2011 -datu bankua