2013/11/22ko prentsa-oharra
2013ko urrian Euskal AEko industria-prezioek %0,5 egin dute behera aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2013ko urria 2012koaren aldean) %1,5 jaitsi ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,5 jaitsi ziren 2013ko urrian aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %1,5 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2013ko urrian, , “Altzariak eta beste manufaktura-industriak” (%0,8), “Kautxu eta plastikoa” (%0,5), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%0,5) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean Jaitsierarik handienak: “Kokeriak eta petrolioa fintzea” (%-3,4), “Erauzketa industriak (%-0,8), “Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa” (%-0,6).“
Urte artean, 2013ko urria 2012koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: “Kautxu eta plastikoa” (%4,0), ), “Makineria eta ekipoaren fabrikazioa” (%2,2), “Produktu farmazeutikoen fabrikazioa” (%1,9). Jaitsierak, besteren artean: “Kokeriak eta petrolio fintzea” (%-6,7), “Metalurgia eta metalezko produktuak” (%-3,0), “Elikadura-industria, edariak eta tabakoa” (%-2,8).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urrian, sektore-talde handien prezioen bilakaerak negatiboak izan dira guztientzat: “Energia” (%-1,8), “Bitarteko ondasunak” (%-0,2), “Ekipoko ondasunak” (%-0,1). “Kontsumoko ondasunak” %0,3 jaitsi dira, “Kontsumo iraunkorreko ondasunen” (%-0,3), eta “ez-iraunkorrekoen” (%-0,2) jaitsieragatik.
Urte artean ondasun-talde handi hauen artean bilakaera positiboa izan duen bakarra “Ekipoko ondasunak” izan dira, %1,1. “Energiaren” prezioak %4,3 jaitsi ziren, “Bitarteko Ondasunenak” %1,6, “Kontsumo-Ondasunenak” %1,1. Azken horien barruan, “Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren” prezioak %1,4 jaitsi ziren, eta “Kontsumo-ondasun iraunkorrenak” %0,3.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua