2013/11/11ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA, 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko I+G gastua BPGren %2,12 izan zen 2012an, %0,5 hazirik

Dedikazio osoan ari diren langile okupatuak %4,5 gehitu dira 2011ren aldean

Ikerketa Zientifikoa eta Garapen Teknologikoa (I+G) Euskal AEn: 2012an, Euskal AEn guztira 1.372,9 milioi euro inbertitu ziren Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %0,5 gehiago, EUSTATek landutako datuen arabera.

BPGrekiko, Euskal AEko I+G gastua %2,12 izan zen 2012an, aurreko urtean baino lau ehunen gehiago. Ez dago Espainia eta 27-EBko 2012ko daturik, baina halere Euskal AEko BPGrekiko I+G gastua sistematikoki izan da Espainiako batez bestekoaren gainetik, eta tartea handituz joan da azken urteetan. 27-EBko zifrekiko, 2010ean Euskal AE Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik jarri zen.

I+Gko gastuaren bilakaera, BPGrekiko. (%)

Langile enplegatuak, dedikazio osoko baliokidetzan (DOB), 18.682 pertsona, %4,5 hazirik aurreko urtearen aldean; euskal ekonomiaren lanpostu baliokideen %2,08. Egikaritza sektoreen arabera, 13.440 pertsona Enpresetan, 4.058 Goi Mailako Irakaskuntzan eta 1.184 Administrazio Publikoan. Langile hauen artean, 11.772 dedikazio osoko ikertzaileak dira; aurreko urtearen aldean %4,3 gehitu dira, eta horrela daude banatuta: 7.652 Enpresetan, 3.534 Goi Mailako Irakaskuntzan eta 586 Administrazio Publikoan.

Gastuaren eta pertsonalaren bilakaera (DOB) Euskal AEn. 2005-2012. Iturria: Eustat. Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistika

I+G langileen %34,7 emakumezkoak dira

I+G langileen arteko 6.474 emakumeak dira; I+G jardueretan emakumeek duten parte hartzearen ehunekorik handienak Administrazio Publikoan eta Goi Mailako Irakaskuntzan, ditugu: %53,3 eta %49,5. Enpresetan %28,5.

Euskal AEn egindako I+G gastuaren %75,8 enpresa-sektorean egikaritu zen

Egikaritza-sektoreei dagokienez, enpresek I+G gastuaren %75,8 (1.041,2 milioi) egikaritu zuten; %17,9 (245,1 milioi) Goi Mailako Irakaskuntzara bideratu zen, eta gainerako %6,3 (86,6 milioi) Administrazioaren mendeko zenbait organismo publikok egikaritu zuten.

Enpresa sektoreak jarraitzen du izaten ikerketa-ahaleginik handiena egiten duena, baina 2 hamarren gutxiagoz. Goi Mailako Irakaskuntzaren portzentajea lehengoan da Administrazio Publikoaren pisua 2 hamarrenez gehitu da.

 I+Gko gastuak egikaritza sektoreen arabera (%).

Alde handia dago Espainiako emaitzen aldean: enpresek I+G gastuaren %52,3 egikaritu zuten, Goi-mailako irakaskuntzak %28,2 eta Administrazio Publikoak %19,5. 27-EBko batez bestearekiko, egitura bestelakoa da, baina antzekoagoa.

Enpresek jarduera-sektoreen arabera eginiko I+G gastuaz, %43,1 industrian kontzentratu zen 2012an, %54,1 zerbitzuetan eta %2,8 eraikuntzan eta lehen sektorean. Industri enpresetan zentratuz, nabarmentzekoak dira, barne I+Gz ari garela, ondoko jarduera adarrak: Garraio materiala (%8,9), Beste makineria (%6,5), Metalezko artikuluak (%4,7). Zerbitzu-enpresetan, I+G jarduerak (%36,1) eta Beste enpresa-jarduerak (%9,7) dira baliabiderik gehien bideratzen dizkiotenak I+G barne gastuari.

Euskal zientzia, teknologia eta berrikuntza sareko Zentro Teknologikoen pisuaz, 2012ko gastua, 222,9 milioi, guztiaren %16,2; dedikazio osoan 2.877 pertsona ari dira, %15,4. 2011ko datuekiko, gastuak behera egin du %3,6 eta enpleguak gora %1,6.

I+G gastuaren finantzaketan, portzentajeak aurreko urteetakoen antzekoak dira. Finantzaketa pribatuak, enpresen bidez, 767,4 milioi bideratu zituen ikerketara, guztiaren %55,9; finantzaketa publikoak 493,0 milioi, %35,9; goi-mailako irakaskuntzak 34,7, %2,5; atzerritiko funtsek %70,9 milioi, %5,2; irabazi-asmorik gabeko zenbait erakundek, 5,9 milioi, %0,5.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko I+G gastua BPGren %2,12 izan zen 2012an, %0,5 hazirik

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2013/11/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0011108_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali