2013/12/03ko prentsa-oharra
Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmenta-indizea %5,7 jaitsi zen 2013ko hirugarren hiruhilekoan
Merkataritza %4,4 jaitsi zen eta beste zerbitzuak %7,1
Eustatek emandako datuen arabera, 2013ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko zerbitzuen sektoreko salmenta-indizea %5,7 gutxitu zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,1 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzaren salmenta-indizea %4,4 nominala jaitsi da 2013ko hirugarren hiruhilekoan; indizearen parte diren beste zerbitzuetan %7,1 jaitsi da 2012ko aldi beraren aldean.
Merkataritzaren barruan, Handizkakoan %4,6ko jaitsiera nominala dago, eta Txikizkakoan %5,9koa. Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan %2,2ko murrizketa dugu aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Beste zerbitzuen sektore guztietan, tamaina ezberdinetako jaitsierak. Jaitsiera handienak Informazio eta komunikazioetan, %12,8, Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan, %10,1 eta Ostalaritzan, %9,0. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetako salmenten jaitsiera %7,3, eta Garraio eta biltegiratzearena %1,3.
Hiru lurraldeek jaitsierak izan dituzte salmenta-indizeetan: %7,1 Bizkaian, %6,7 Araban eta %2,9 Gipuzkoan.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen sektorearen salmentak %7,1 jaitsi ziren hirugarren hiruhilekoan
2012ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %5,9 jaitsi da, eta Beste zerbitzuena %8,9.
Merkataritzan urte artekoa negatiboa izan da sektore guztietan: Handizkako merkataritzaren salmenta-indizea %5,1 jaitsi da, Txikizkakoarena %8,5, Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %0,4.
Beste zerbitzuetan, euro finkoetan: Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuena %12,7 jaitsi da; Informazio eta komunikazioena %11,4; Ostalaritzarena %10,7. Jarduera profesional zientifiko eta teknikoen salmenta-indizea %10,1 jaitsi da eta %3,3 Garraio eta biltegiratzearena.
Euskal AE osoan, 2013ko hirugarren hiruhilekoan, zerbitzuen sektorean landunen kopurua %1,1 gutxitu da aurreko hiruhilekoaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Datu-bankua