HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak 2012an ospitaleratutakoen...

2013/12/23ko prentsa-oharra

Ospitaleetako erikortasun-estatistika. Euskal AE. 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2012an ospitaleratutakoen ia erdiak 65 urte edo gehiago zituen

Haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa %4 gutxitu dira

Euskal AEko ospitaleetan, 2012an 310.389 alta eman ziren; publikoetan %76,5, pribatuetan %23,5, Eustaten datuen arabera.

Ospitaleratutakoen %97,3 Euskal AEn bizi zen (%48,8 Bizkaian, %33,2 Gipuzkoan, %15,3 Araban); %2,6 beste probintzietan (Kantabrian eta Burgosen, batik bat); %0,1 atzerrian.

Gizonak %48,4, emakumeak %51,6. Talde jendetsuena, 65 urte edo gehiagokoak. Hauek ugarituz joan dira: 2000n %39,5 ziren, 2012an %44,4; 79 urteko jendea ospitaleratzen da gehien. Garrantzian bigarren taldea, 15-55 urte bitartekoa; 2012an txikitu egin zen, erditzeak gutxitu ziren-eta.

Alta hartutako pazienteak, adin-taldeen arabera. 2000-2012
Iturria: Eustat. Ospitaleetako erikortasun-estatistika. Euskal AE

2012an gehien diagnostikatutako patologia begi-lausoa izan zen; berriz ere nerbio-sistemaren eta zentzumen-organoen gaixotasunak izan ziren ospitaleratze-arrazoi nagusiak (%12,3). Ondoren zirkulazio-aparatua eta digestio-aparatua (%11 pasa biak), eta tumoreak eta gaixotasun osteo-muskularrak (%9 pasa bakoitza).

Alta hartutako pazienteak, gaixotasun ugarienen arabera. 2012
Iturria: Eustat. Ospitaleetako erikortasun-estatistika. Euskal AE

Aurreko urtearen aldean, ohiko ospitaleratzeak (pazienteak gutxienez egun 1 pasatzen du bertan) %0,6 gutxitu ziren 2012an (estatuan %-0,8). Haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa bigarren urtez jarraian gutxitu ziren: 2012an %4 eta 2011n %1 .

Gizonak batez ere digestio aparatuagatik (%14) eta zirkulazio-aparatuagatik (%13,8) ospitaleratu ziren. Lehen taldean iztai-herniak eta behazun-harriak aurren eta bigarrenean bihotz-gutxiegitasuna.

Emakumeak haurduntzak, erditzeak eta erdiberriaroak eramaten dituzte ospitalera gehien bat; batez ere haurduntza aurreratuak. Nerbio-sistemaren eta zentzumen-organoen gaixotasunak (%13,6) datoz ondoren eta zirkulazio-sistemarenak (%9,8); lehen taldean begi-lausoa aurren eta bigarrenean barizeak.

Tumoreak ospitaleratzeko laugarren arrazoia ditugu (%9,5); gizon gehiago, eta ugarienak maskuria, kolon eta titian (emakumeak).

Gaixotasun osteomuskularrak (%9,2) bosgarren ditugu; gehien bat 45-64 urte bitartekoei eragin zieten eta berdintsu gizon zein emakumeei, baina belaunak eramaten ditu gizonak ospitalera eta osteoartrosiak emakumeak.

Arnas-gaixotasunak (%9) seigarren; gizon gehiago eta aurren bronkitis kronikoa eta pneumonia.

Alta hartutako pazienteak, gaixotasun ugarienen, sexu eta adinaren arabera. 2012 
Iturria: Eustat. Ospitaleetako erikortasun-estatistika. Euskal AE

Ospitaleko batez besteko egonaldia, 5,8 egun 2012an D 2011n 6). Egonaldi luzeenak: asaldu mentalak (14,4 egun), jaiotza-inguruko gaixotasunak (11,2), infekzioak (9), tumoreak (7,9).

Ospitale-hilkortasuna %2,4; hilgarrien tumoreak (%22,8) eta zirkulazio-gaixotasunak (%22,7), hilkortasun orokorraren ordena berean.

Oharra: Datuak akutuen ospitaleetakoak dira. Ohiko ospitaleratzeak hartu dira aintzat, gutxienez gau batekoak eta egunean bertan burutzen direnak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Ospitaleetako erikortasun-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Ospitaleetako erikortasun-estatistika. Datu bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2012an ospitaleratutakoen ia erdiak 65 urte edo gehiago zituen

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2013/12/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0011214_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali