Metodologia-fitxa: Ospitaleetako erikortasun-estatistika (Kod. 030580)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori 2009ko ekainaren 23ko Batzordearen Gomendioak, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei buruzkoak , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística C/Donostia - San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

13/06/2023

2.2. Metadatuen azken hedapena

18/07/2022

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

13/06/2023

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Ospitaleetako erikortasunaren estatistikari esker, ospitale-arreta behar duten gaixotasunak edo egoerak ezagut daitezke, plangintzarako, ebaluaziorako eta azterketa epidemiologikoetarako euskarri gisa. Estatistika horrek gaixotasunek biztanlerian duten presentzia eta ondorioak aztertzen eta zenbatzen ditu, ospitale publiko eta pribatuetako alta-txosteneko datuetatik abiatuta.

Hauek dira estatistika honek ikertutako aldagai nagusiak:

- Pazientearen ezaugarri demografikoak (sexua, adina, bizilekua eta jaiotza-herrialdea)
- Ospitaleratzea eragin zuen diagnostikoa
- Beste diagnostiko batzuk (ospitalizazioan sortutako konplikazioak)
- Ospitaleko alta eragin duen egoera
- Ospitalizazioa finantzatzen duen erakundea
- Ospitalizazio-egunak
- Pazientea berriro sartzea
- Bertaratze-maiztasuna
- Onarpena eragin duen egoera

Gainera, eragiketa horren emaitzak iturri gisa erabiltzen dira Eustaten beste estatistika-eragiketa batzuetarako, hala nola Osasunaren Panorama, Egiturazko Adierazleak edo Adinekoen Estatistika Panorama.

3.2. Sailkapen-sistemak

Diagnostikoen eta prozeduren kodetzea ospitale bakoitzean modu zentralizatuan egiten da kodetzaile espezializatuen eskutik, Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren (GNS10-ES) kodetze-eskuliburuari jarraikiz.

Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena (GNS-10-ES edizioa).

3.3. Estaldura sektoreka

Estatistika horrek ospitaleko alten guztizkoa barne hartzen du (pazientearen ospitaleratzearen eta altaren artean izandako ospitale-gertakaria), akutuen ospitale publiko eta pribatu guztietarako, ospitalizazio ertain-luzean, eta ospitale psikiatrikoetarako.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Unitate estatistikoa alta jaso duen pazientea da, hau da, ospitaleratu ostean eta, ondoren, behaketan edo tratamenduan egon ostean, ospitalea uzten duena, sendatu delako, hil delako edo beste kausa batzuengatik.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Populazioa ospitaleko alten guztizkoa da (pazientearen ospitalizazioa, ospitaleratzearen eta altaren artekoa), akutuen ospitale publiko eta pribatu guztietarako, egonaldi ertain-luzean eta ospitale psikiatrikoetan.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal AE. Informazioak, dimentsio espazialari dagokionez, behar duen banakapen-maila lurralde historikoak dira.

3.8. Denborazko estaldura

Ospitaleko erikortasunaren estatistika, jatorrian (1993. urtea) Ospitaleko alten estatistika gisa ezagutzen zena, nabarmen aldatu zen 2016an, Arreta Sanitario Espezializatuaren Erregistroa eta Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapen (GNS-10-ES) berria ezarri zirenean. Izan ere, orduan, ospitaletako beste eremu batzuk sartu ziren (kirurgia anbulatorioa) eta ospitale-gertakarien espezifikotasuna hobetu zen, Osasunaren Mundu Erakundearekin bat.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-aldia 2016. urtea da, hain zuzen ere, Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena 10 (GNS10-ES) ezarri zen urtea. Aldaketa horrekin, 2015era arte jasotako datu-historia eten zen, horiek GNS-9-MCarekin kodetzen baitziren.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Datuak zenbaki absolututan eta tasatan neurtzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Bildutako datuak urte naturalekoak dira.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez 2019-2022 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez onetsia

Ez dagokio.

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

2017tik aurrera, estatistika hau EINarekiko (Estatistikako Institutu Nazionala) Lankidetza Hitzarmenaren bidez egiten da. Horren arabera, Eustatek Euskal AEko ospitaleetako datu guztiak bidaltzen dizkio EINi. Horrek, aldi berean, Eustati bidaltzen die Euskal AEn bizi diren eta beste autonomia-erkidego batzuetako ospitaleetan tratatu diren pertsonei buruzko informazioa.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan

Eragiketa sekretu estatistikoaren mende dago. Babes horrek bermatzen du lortutako datuak ezin izango direla inoiz erabili estatistika-eragiketaz bestelako helburuetarako.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:

- Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak, datu-bankua eta estatistika-taula hauek jasotzen dituzte:
    Euskal AEko ospitaleetako ospitaleratzeak, diagnostiko nagusiaren arabera, titulartasunaren, sexuaren, asistentziaren xedearen eta adinaren arabera.
    Euskal AEko ospitaletako ospitalizazioak, diagnostiko nagusiaren arabera, asistentziaren xedearen eta titulartasunaren arabera.
    Euskal AEko akutuen ospitaletako ospitaleratzeak, diagnostiko nagusiaren arabera eta 1.000 biztanleko tasa, sexuka; eta diagnostiko nagusiaren, lurralde historikoaren eta titulartasunaren arabera.
    Euskal AEko akutuen ospitaletako ospitalizazioak, diagnostiko nagusiaren arabera eta 1.000 biztanleko tasa, sexuka.
    Kirurgia anbulatorioko pazienteak Euskal Autonomia Erkidegoko akutuen ospitaleetan, diagnostiko-talde handien arabera, lurralde historikoaren eta ospitalearen titulartasunaren arabera; eta sexuaren eta adinaren arabera.

- Metadatuak:
    - Metodologia eta kalitatea: Kalitate-fitxa eta metodologia-fitxa ditu.
    - Definizioak
  - Kodeak eta nomenklaturak

Ospitaleetako erikortasunaren estatistika

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Diagnostiko nagusia (CIE10ES) 2016-tik aurrera
Ospitaleetako erikortasuna
Euskal AEko ospitaleetako ospitaleratzeak eta egonaldi-egunak, lurralde historikoaren, ospitalearen titulartasunaren eta asistentzia-helburuaren arabera. 2017 - 20212023/03/27Download
Euskal AEko ospitaleetako ospitaleratzeak eta egonaldi-egunak, diagnostiko-talde handien, lurralde historikoaren eta ospitalearen titulartasunaren arabera. 2017 - 20212023/03/27Download
Euskal AEko ospitaleetako ospitaleratzeak eta egonaldi-egunak, diagnostiko nagusiaren, sexuaren eta adinaren arabera. 2017 - 20212023/03/27Download
Euskal AEko ospitaleetako ospitaleratzeak eta egonaldi-egunak, ospitalearen titulartasunaren, asistentzia-helburuaren, sexuaren, adinaren eta alta-egoeraren arabera. 2017 - 20212023/03/27Download
Euskal AEko ospitaleetako ospitaleratzeak, diagnostiko-talde handien, ospitalearen titulartasunaren, asistentzia-helburuaren eta onarpen-zirkunstantziaren arabera. 2017 - 20212023/03/27Download
Euskal AEko ospitaleetako ospitaleratzeak eta egonaldi-egunak, ospitalearen titulartasunaren, asistentzia-helburuaren eta erregimen ekonomikoaren arabera. 2017 - 20212023/03/27Download
Euskal AEko ospitaleetako ospitaleratzeak eta egonaldi-egunak trastorno mentalen, portaeraren eta garapen neurologikoaren ondorioz, ospitalearen titulartasunaren eta diagnostikoaren arabera. 2017 - 20212023/03/27Download
Euskal AEko ospitaleetako ospitaleratzeak eta egonaldi-egunak trastorno mentalen, portaeraren eta garapen neurologikoaren ondorioz, asistentzia-helburuaren eta diagnostikoaren arabera. 2017 - 20212023/03/27Download
Euskal AEko ospitaleetako ospitaleratzeak eta egonaldi-egunak trastorno mentalen, portaeraren eta garapen neurologikoaren ondorioz, sexuaren eta diagnostikoaren arabera. 2017 - 20212023/03/27Download
Euskal AEko ospitaleetako ospitaleratzeak eta egonaldi-egunak trastorno mentalen, portaeraren eta garapen neurologikoaren ondorioz, adinaren eta diagnostikoaren arabera. 2017 - 20212023/03/27Download
Ospitaleetako erikortasuna-Akutuentzako ospitaleak
Ospitaleratzeak Euskal AEko akutuen ospitaleetan eta egonaldi-egunak diagnostiko nagusiaren, Lurralde Historikoaren, ospitalearen titulartasunaren, sexuaren eta adinaren arabera. 2016 - 20212022/10/28Download
Euskal AEko akutuen ospitaleetako ospitaleratzeak eta egonaldi-egunak, diagnostiko nagusiaren, Lurralde Historikoaren, ospitalearen titulartasunaren, sexuaren eta onarpen-egoeraren arabera. 2016 - 20212022/10/28Download
Euskal AEko akutuen ospitaleetako ospitaleratzeak eta egonaldi-egunak, diagnostiko nagusiaren, Lurralde Historikoaren, ospitalearen titulartasunaren, sexuaren eta alta-egoeraren arabera. 2016 - 20212022/10/28Download
Euskal AEko akutuen ospitaleetako ospitaleratzeak eta egonaldi-egunak, diagnostiko nagusiaren, Lurralde Historikoaren, ospitalearen titulartasunaren, sexuaren eta araubide ekonomikoaren arabera. 2016 - 20212022/10/28Download
Kirurgia anbulatorioko pazienteak Euskal AEko akutuen ospitaleetan, diagnostiko nagusiaren, Lurralde Historikoaren, ospitalearen titulartasunaren, sexuaren eta adinaren arabera. 2016 - 20212022/10/28Download
Kirurgia anbulatorioko pazienteak Euskal AEko akutuen ospitaleetan, diagnostiko nagusiaren, Lurralde Historikoaren, ospitalearen titulartasunaren, sexuaren eta araubide ekonomikoaren arabera. 2016 - 20212022/10/28Download
Diagnostiko nagusia (CIE9MC) 2000-2015
Ospitaleetako erikortasuna-Akutuentzako ospitaleak
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, diagnostiko-talde, Lurralde Historiko, sexu eta adinaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia,diagnostiko adierazgarri, Lurralde Historiko eta ospitalearen titulartasun, sexu eta adinaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, diagnostiko adierazgarri, Lurralde Historiko eta ospitalearen titulartasun, bizileku-lurralde, sexu eta adinaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, diagnostiko adierazgarri, Lurralde Historiko eta ospitalearen titulartasun eta onarpen-arrazoien arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta jaso duten pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, diagnostiko esanguratsuen, Lurralde Historikoaren, ospitalearen titulartasunaren, sexuaren eta onarpen-egoeraren arabera. 2013 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, diagnostiko adierazgarri, Lurralde Historiko eta ospitalearen titulartasun eta alta-arrazoiaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta jaso duten pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, diagnostiko esanguratsuen, Lurralde Historikoaren, ospitalearen titulartasunaren, sexuaren eta altaren egoeraren arabera. 2013 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, diagnostiko adierazgarri, Lurralde Historiko eta ospitalearen titulartasun eta gaixoaren ondasun-erregimenaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, hiru digituko diagnostiko, Lurralde Historiko eta sexuaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, hiru digituko diagnostiko, Lurralde Historiko eta adinaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, hiru digituko diagnostiko eta bizileku-lurraldearen arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, prozedura-talde, Lurralde Historiko eta ospitalearen titulartasun, sexu eta adinaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, prozedura-talde, Lurralde Historiko eta ospitalearen titulartasun eta bizileku-lurraldearen arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, prozedura-talde, Lurralde Historiko eta ospitalearen titulartasun eta onarpen-arrazoiaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, prozedura-talde, Lurralde Historiko eta ospitalearen titulartasun eta alta-arrazoiaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, prozedura-talde, Lurralde Historiko eta ospitalearen titulartasun eta ondasun-erregimenaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, bi digituko prozedura, Lurralde Historiko eta sexuaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, bi digituko prozedura, Lurralde Historiko eta adinaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, bi digituko prozedura,Llurralde Historiko eta bizileku-lurraldearen arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Ospitaleetako erikortasuna-Ertain eta luzeko ospitaleak
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, diagnostiko-talde, sexu eta adinaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, diagnostiko-talde eta bizileku-lurraldearen arabera. 2000 - 20152020/10/27Download
Euskal AEko ospitaleetan alta hartutako pazienteak, egonaldi-egunak eta batez besteko egonaldia, diagnostiko-talde eta alta-arrazoiaren arabera. 2000 - 20152020/10/27Download

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

Estatistika horretan EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Honako hauek dira estatistika honetako erakunde erabiltzaile eta interesdunak:

- Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila
- Osakidetza
- Euskal AEko ospitaleak
- Osasun Ministerioa
- Patologia jakin batek eragiten dien pertsonen elkarteak (Ostomizatuen elkartea, Alzheimer…)
- Material biodegradagarriak eta/edo sanitarioak ikertzen dituzten enpresak eta fundazioa
- Ikertzaileak (Medikuntza eta Erizaintza fakultateak)
- Hedabideak

2021 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).

2021 urtean, gogobetetze-indizea 4 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,2. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Estatistika honen emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Akurazitatea handia da, ospitale guztietako ospitaleko alten % 100 jasotzen baitira. Balizko akatsak erantzun partzialik ezaren ondorio dira, batez ere ospitaleratutako pertsonaren egoitza-aldagaietan. Zehazki, fitxa honetako 13.3 atalean adierazten den balioa duen egozpen-tasa neurtzen da eragiketan.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dago laginketa-errorerik, errolda-eragiketa bat baita.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2021 aldian:

Egozpen tasa: % 2

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera

2021 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 10 hilabetekoa izan da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna

Estatistikaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2021 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

Emaitzen ustiapenari esker, Estatuko estatistika ofizialarekin (EIN: ospitaleko erikortasunaren inkesta) eta EUROSTATek argitaratutako osasunaren egiturazko adierazleekin aldera daiteke. Ildo horretan, konparagarritasun-tasa, erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duena, % 100 izan da 2017 urteaz ondorengo aldirako.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna

Nazioarteko GNS-10-ES sailkapena aldatzearen ondorioz, diagnostiko-datuak ez dira 2016az aurreko urteetako datuekin erabat konparagarriak. Horregatik, bi aldi bereizten dira serie historikoaren barruan: 2000-2015; GSN-9-MC; eta 2016tik aurrera, diagnostiko-datuak GSN-10-ESaren arabera sailkatzen dira. Bestalde, 2017an INErekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez irizpide metodologiko berriak onartzeak esan nahi du erreferentziazko erakundearekin aldera daitezkeen aldien adierazlea 4 urtekoa izatea 2021. urtean.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Ospitaleko erikortasunaren estatistikak zuzenean elikatzen du EINek estatuan egindako izen bereko estatistika-eragiketa; beraz, bi emaitzak guztiz koherenteak dira.

15.4. Barne-koherentzia

Eragiketa horretako datuen arteko koherentzia hautemandako errore edo inkoherentziak zuzenduz bermatzen da.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2022ko urteko estatistika-programaren arabera, 74.000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusi behar.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Administrazio-izaerako datuak bakarrik erabiltzen dira. Datuak ospitaleetan izaten diren ohiko ospitaleratze-gertakari eta kirurgia anbulatorio guztietatik lortzen dira.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Eustatek Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailetik jasotzen ditu Euskal AEko akutuen ospitaleetako, ospitalizazio ertain-luzeko eta psikiatria-ospitaleetako altak, publiko zein pribatuetakoak, baita GSN-10-ESeko diagnostikoen eta prozeduren zerrenda ere. EINek beste autonomia-erkidego batzuetako ospitaleetan tratatzen diren Euskal AEko biztanleei buruzko informazioa ematen du.

18.4. Datuen baliozkotzea

Egiaztatzen da ez dagoela erregistro bikoizturik eta hautemandako erroreak edo inkoherentziak zuzentzen dira.

18.5. Datuen bilketa

Sexuaren, jaiotza-dataren eta bizilekuaren aldagaiei buruzko informaziorik ez dagoenean, iturri alternatiboetatik lortzen da: Biztanleriaren Erregistroa eta OTIaren (Osasun Txartel Indibiduala) datu-basea. Diagnostiko-aldagaiaren informazioa okerra den kasuetan, probabilitate-egozpen bat egiten da, eta sexu eta adin bereko pertsonen artean diagnostiko- edo prozedura-balio ohikoena kontuan hartuz hautatzen da.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus