2013/12/20ko prentsa-oharra
2013ko azaroan Euskal AEko industria-prezioek %0,1 egin dute behera aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2013ko azaroa 2012koaren aldean) %0,9 jaitsi ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,1 jaitsi ziren 2013ko azaroan aurreko hilaren aldean. Datu horien arabera, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,9 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2013ko azaroan, Altzariak eta beste manufaktura-industriak (%0,7), Kautxu eta plastikoa (%0,3), Industria kimikoa (%0,2) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Erauzketa industriak (%-1,5), Produktu informatikoen fabrikazioa (%-0,6), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%-0,4), “Urte artean, 2013ko azaroa 2012koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kautxu eta plastikoa (%5,4), Makineria eta ekipoaren fabrikazioa (%2,1), Garraio materialaren fabrikazioa (%1,1). Prezio-jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-3,1), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-3,1), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%-2,6).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, azaroan, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioa %0,2 jaitsi da, Bitarteko-ondasunena %0,1. Kontsumoko ondasunak %0,1 gehitu dira, Kontsumo iraunkorreko ondasunengatik (%0,2), ez-iraunkorrekoak %0,0. Ekipo ondasunetan aldaketarik ez (%0,0).
Urte artean ondasun-talde handi hauen artean bilakaera positiboa izan duen bakarra Ekipo ondasunak izan dira, %1,0. Energiaren prezioak %2,0 jaitsi ziren, Bitarteko Ondasunenak %1,5, Kontsumo-Ondasunenak %1,0. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %1,4 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,2 gehitu.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua