HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 2013ko bigarren hiruhilekoan...

2013/12/23ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERIOTZEN ESTATISTIKA (HE) 2013KO 2. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2013ko bigarren hiruhilekoan 4.567 pertsona hil ziren; 48, ehun urterekin baino gehiagorekin

Bizkaian eta Gipuzkoan heriotzak gutxitu egin ziren; Araban gehitu

2013ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.567 lagun hil ziren, iazko aldi berean baino %1,2 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Bizkaian 2.513 lagun hil ziren (%-0,9), Gipuzkoan 1.474 (%-2,3). Araban 580, %0,7ko hazkundea.

Hildakoen %51,9, gizonezkoak; %48,1 emakumezkoak. Hildakoen erdia pasak (%58,9k) 80 urte edo gehiago zituzten. Emakumeen artean %72,9k eta gizonen artean %45,9k.

2013ko bigarren hiruhilekoan hildakoen artean, 7 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 5 mutiko eta 2 neskato. 100 urterekin edo gehiagorekin hildako 48 pertsonen arteko 39 emakumeak ziren eta 9 gizonak.

Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.457 lagun hil ziren horiengatik (%31,9); bigarren heriotza-kausa zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren, 1.275 eragin zituzten (%27,9). Hirugarren, arnas eritasunak, 382 heriotza hiru hileotan (%8,4).

Aurreko hiruhilekoetan bezala, heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.

Hazkunde begetatiboa positiboa izan zen 2013ko udaberrian: 237 pertsona gehiago Euskal AEn. Saldo positiboak hiru lurraldeetatik bitan: Araban 213, Gipuzkoan 97, Bizkaian -73.

1. taula: Heriotzak Euskal AEn, sexuaren eta heriotza-kausaren arabera Hiruhilekoen alderaketa
Iturria: EUSTAT. Euskal AEko heriotzen estatistika.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Euskal AEko Heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Heriotzen estatistika- datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2013ko bigarren hiruhilekoan 4.567 pertsona hil ziren; 48, ehun urterekin baino gehiagorekin

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2013/12/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0011213_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali