2013ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioen urte arteko tasa %0,7 gutxitu zen
Inportazioetan jaitsiera handiagoa da, %1,9
Eustaten datuen arabera, 2013ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko esportazioen unitateko prezioek behera egin dute, %0,7, Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta. Aurreko hiruhilekoaren aldean %0,1eko jaitsiera. Inportazioen prezioetan %-1,9 dugu, baina 2013ko bigarren hiruhilekoaren aldean, %+1,1 .
Esportazioen urte arteko Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenean, Kapital ondasunetan %-1,7, Bitarteko ondasunetan %-0,7, Kontsumokoetan %+0,1. Inportazioen prezioetan: Kapital ondasunetan %-2,7, Bitarteko ondasunetan %-2,2, Kontsumokoetan %+1,5.
Esportazioak doazen inguru geografikoei begiratuz gero, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, unitate-prezioak denetan jaitsi dira, bereziki 27-EBn (%-1,5) eta ELGAn (%-1,4); prezioak bakarrik igo dira Munduko Gainerakora eginikoetan (%1,4). 2013ko bigarren hiruhilekoaren aldean mutur batean Munduko Gainerakoa dugu (%2,3) eta bestean ELGA (%-0,8).
Inportazioetan urte artean jaitsierak ditugu prezioetan inguru geografiko guztietan, bereziki Munduko Gainerakoan (%-2,5) eta ELGAn (%-1,1). Aurreko hiruhilekoaren aldean, tasa guztiek balio positiboak, bereziki Munduko Gainerakoak, %2,3.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua