2014/01/22ko prentsa-oharra
Euskal AEko I+G gastuaren %75,4 lau eskualdetan gauzatu zen 2012an
BPGrekiko I+G gastua %2,71 izan zen Gipuzkoan, %1,90 Bizkaian eta %1,66 Araban 2012an. Eskualdeetan goi-goian Debabarrena (%4,88) eta Debagoiena (%4,60)
Eustaten datuen arabera, BPGrekiko Zientzia-ikerkuntza eta Garapen teknologiko (I+G) gastuan, Euskal AE (%2,12) 28-EBko batez bestekoaren (%2,06) gainetik da. Hiru lurraldeetan hobera egin dute BPGrekiko portzentajeek, aurreko urtearen aldean; %2,71 Gipuzkoan, europar batez bestekoaren gainetik; %1,90 Bizkaian eta %1,66 Araban. Bai Euskal AE, bai hiru lurraldeak Espainiako batez bestekoaren (%1,30) gainetik daude.
2012an, Euskal AEn 1.373 milioi inbertitu ziren I+Gn, barne-gastua %0,5 hazi zelarik aurreko urtearen aldean. Gastua hazi egin da bai Gipuzkoan (%+2,1), 558,7 milioitik 570,4ra, bai Araban (%+3,3) 168,0tik 173,6ra. Bizkaian murriztu egin da (%-1,7) gastua; 2011ko 639,5etik 2012ko 628,9ra.
Erkidegoan Bizkaia %45,8 da, Gipuzkoa %41,6, Araba %12,6, aurreko urteetan bezalatsu.
Euskal AEko lau eskualdetan 100 milioi pasa inbertitzen da I+Gn, guztirakoaren %75,4
Hiriburuak barne dituzten eskualdeetan eta Debagoienan 100 milioi baino gehiago inbertitzen da: Bilbo Handia (514 milioi), Donostialdea (260), Arabako Lautada (154) eta Debagoiena (106). Denen artean Euskal AEko I+G gastuaren %75,4 egikaritu zuten, azken urteetako portzentajearen antzekoa. BPGren gainean gastu-portzentajerik handiena duena (%4,88) Debabarrena da. Bai erkidegoko, bai 28-EBko batez bestekoen gainetik daude Debagoiena (%4,60), Goierri (%3,20), eta Donostialdea (%2,67), denak gipuzkoarrak.
2. grafikoa: I+Gko barne gastuaren banaketa. Euskal AE, 2012 (milioi €)
Iturria: Eustat. EUSKAL AEKO ZIENTZIA-IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA
I+G Euskal AEko eskualde gutxi batzuetan metatzen da, aurreko urteetan bezala. Arabak I+G gastuaren %88,7, 154 milioi, Lautadan egiten du. Bizkaian bi eskualde nabarmentzen dira: Bilbo Handia, gastu egikarituaren %81,7, 514 milioi, eta Durangaldea, %9,1, 57 milioi. Gipuzkoan banatzen da gehien gastua eskualdeen artean, %90 lauren artean. Donostialdea, 260 milioi, Gipuzkoako gastuaren %45,7; Debagoiena, 106 milioi, %18,6; Debabarrena, 75 milioi, %13,2; Goierri, 69 milioi, %12,1.
Egikaritze-sektoreen arabera, Enpresan kontzentratzen da oraindik ere gastu-portzentajerik handiena; ondoren Goi mailako irakaskuntza eta Administrazioa. Ezaugarriak ezberdinak dira hiru lurraldeetan.
Gipuzkoan gastu-portzentajerik handiena, %83,6, 477 milioi, enpresetan egiten da. Araban ondoren (%76,7, 133 milioi) eta Bizkaian (%68,6, 431 milioi).
Araban Administrazio Publikoa nabarmentzen da, gastu guztiaren %8,8, 15 milioi. Bizkaian (%8,6) eta Gipuzkoan (%3,0) txikiagoak dira portzentajeak.
Bizkaian Goi mailako irakaskuntzaren egikaritza nabarmentzen da, gastuaren %22,8, 143 milioi; Araban %14,5 eta Gipuzkoan %13,4.
Funtsen jatorriaren arabera, I+G gastu guztiaren, 1.373 milioien %35,9 administrazio publikoek finantzatzen dute, enpresek %55,9 eta bestek (goi mailako irakaskuntzak, atzerriak) %8,2.
Bilbo Handiak eta Donostialdeak, I+G gasturik handiena egikaritzen dutenek, jasotzen dute, baita ere, administrazioaren aldetiko finantzaziorik handiena, %43,2 eta %47,1. Haiexek dute, baita ere, enpresa-finantzaziorik txikiena, %46,5% eta %41,5. Gastuan garrantzitsuak diren beste bi eskualdeetan, Arabako Lautadan eta Debagoienan, enpresek %53,5 eta %69,1 finantzatzen dute, eta administrazio publikoak %41,0 eta %20,7.
Bizkaian finantzatzen dute enpresek haiek egikaritutako I+G portzentajerik handienean (%72,9, 314 milioi). Portzentaje hau txikiagoa da Araban (%72,2, 96 milioi) eta Gipuzkoan (%70,5, 336 milioi).
Diziplina zientifikoetan, aurreko urteetan bezalaxe, Gipuzkoa aurrena, non ingeniaritza eta teknologia I+G gastuaren %78,8 diren. Bizkaian gastuaren %65,4 da eta Araban %69,8. Ingeniaritza eta teknologiaren presentzia nagusi hau eskualde guztietan ikusten da. Salbuespena Arabako Mendialdea da, non %73,6 zientzia mediko eta farmazeutikoetara joaten den.
I+Gn ari diren langileak, Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB), Araban 2.504 pertsona dira (%+6,3 aurreko urtearen aldean), %53,2 ikertzaileak. Bizkaian 8.546 (%+4,3) %68,0, eta Gipuzkoan 7.632 (%+4,1) %60,6.
I+G gasturik handiendun lau eskualdeetan ari dira 5 ikertzailetatik 4
Bilbo Handia, Donostialdea, Arabako Lautada eta Debagoiena eskualdeek egikaritzen dute I+G gastuaren %75,4 eta bertan DOBn 14.592 pertsona ari dira, I+Gko guztien %78,1, 9.647 ikertzaile, ikertzaile guztien %82,0.
Erkidegoan I+Gn, DOBn, emakumeak 6.474 dira, %34,7. Batez besteko horren gainetik daude: Arabako mendialdea (%58,8), Donostialdea (%40,9), Bilbo Handia (%39,5), Arabako Lautada (%36,6) eta Gernika-Bermeo (%35,3).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko datu bankua