2014/01/23ko prentsa-oharra
2013ko abenduan Euskal AEko industria-prezioek %0,7 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2013ko abendua 2012koaren aldean) %0,6 gehitu ziren
Euskal AEko industri prezioak: Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %0,7 gehitu zen 2013ko abenduan aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, abenduko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %0,6 gehitu da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2013ko abenduan, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,8), Altzariak eta beste manufaktura-industriak (%0,8) eta Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%0,8) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%-0,3), Erauzketa industriak (%-0,2) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%-0,2).
Urte artean, 2013ko abendua 2012koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%6,0), Kautxu eta plastikoa (%5,3), Makineria eta ekipoaren fabrikazioa (%2,1). Prezio-jaitsierak: Metalurgia eta metalezko produktuak (%-2,7), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%-2,0), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%-1,7).
Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek abenduan izan duten bilakaerak gorako joera izan du guztietan, salbu eta Ekipo-ondasunetan, non ez dagoen aldaketarik (%0,0). Energiaren prezioa %2,4 gehitu da, Bitarteko-ondasunena %0,2. Kontsumoko ondasunak %0,5 gehitu dira, Kontsumo iraunkorreko ondasunengatik (%0,1), eta ez-iraunkorrekoengatik (%0,6).
Ondasun-talde handi hauen prezioen aldakuntzak urte artean ezberdinak izan dira. Energia %3,4 gehitu zen, Ekipo-ondasunak %0,7; Bitarteko Ondasunak %0,9 gutxitu, Kontsumo-Ondasunak %0,5. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,7 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,1 gehitu.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua