2014/02/24ko prentsa-oharra
2014ko urtarrilean Euskal AEko industria-prezioek %0,4 egin dute behera aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2014ko urtarrila 2013koaren aldean) %0,9 jaitsi ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,4 jaitsi ziren 2014ko urtarrilean aurreko hilaren aldean. Datu horiekin, urtarrileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %0,9 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2014ko urtarrilean, Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,8), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%0,4) Erauzketa industriak (%0,3) eta Zura, papera eta arte grafikoak (%0,3) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-1,5), Kautxu eta plastikoa (%-1,1), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-0,8).
Urte artean, 2014ko urtarrila 2013koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,1), Zura, papera eta arte grafikoak (%1,5), Makineria eta ekipoaren fabrikazioa (%1,1). Prezio-jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-5,1), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-2,7), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-2,7).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urtarrilean, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Energiaren prezioak %-1,4; Bitarteko ondasunenak %-0,4, eta Ekipo ondasunetan (%0,0) aldaketarik ez. Kontsumoko ondasunak %0,3 gehitu dira, Kontsumo iraunkorreko ondasunengatik (%0,1), eta ez-iraunkorrekoengatik (%0,4).
Ondasun-talde handi hauen prezioen aldakuntzak urte artean ezberdinak izan dira. Energia %2,0 gutxitu zen, Bitarteko Ondasunak %1,6. Ekipo-ondasunak %0,1 gehitu eta Kontsumo-Ondasunak %0,0. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,1 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,0.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua