HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotza-kopurua %2,3...

2014/02/19ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotza-kopurua %2,3 gehitu da 2012an Euskal AEn

2012an 289 pertsona hil ziren 100 urterekin edo gehiagorekin

2012an 20.281 pertsona hil ziren Euskal AEn, 2011n baino %2,3 gehiago, Eustaten datuen arabera. 10.352 gizon eta 9.929 emakume hil ziren. Heriotzarik gehien, 2.075, otsailean, eta gutxien, 1.441, uztailean.

2012an 100 urtetik gora hildako 289 pertsonen artean, %81 emakumeak ziren. Ehun urtetik gora hildakoen kopuruak gora egin du azken urteetan; goia, 2012an.

1. grafikoa: ehun urtetik gorako pertsonen heriotzak, sexuaren arabera, 1996-2012
Iturria: Eustat. Euskal AEko heriotzen estatistika

Hildako emakumeen batez besteko adina 82,7 urte izan zen, gizonena 75,4

2012an zehar hildakoen batez besteko adina, 78,9 urte; 2002an, aldiz, 75,6; hots, 3,3 urteko gehikuntza azken hamarraldian.

2012n, hiltzean, gizonen batez besteko adina 75,4 urte; emakumeena 82,7; 2002an, 71,9 eta 79,9. Azken 10 urte hauetan gizonen bizitzaren batez besteko iraupena 3,5 urtez luzatu da eta emakumeena 2,8z.

Hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, jaiotzak 252 gehiago izan ziren heriotzak baino. Saldo positiboak izan dira Araban eta Gipuzkoan, 772 eta 384 biztanle gehiago; Bizkaiari dagokionez, aldiz, hildakoak jaiotakoak baino gehiago izan dira (-904).

Urtebete baino gutxiagoko 54 haur hil ziren. Jaioberrien heriotza-tasak, bizitzako lehen 28 egunetan hiltzen direnenak, 36 heriotza zenbatu zituen; 8 aurreneko 24 orduetan eta 16 aurreneko astean. Urtebetetik beherakoen artean, neskatoak guztien %53,7 izan ziren.

Heriotzen %58,6, tumoreek eta zirkulazio aparatuko gaixotasunek eraginda

Tumoreek 2012an heriotzen %30,3 eragin zituzten, guztira 6.149; zirkulazio-aparatuko gaixotasunek %28,3 (5.736 hildako), eta hirugarren tokian, urrunago bada ere, arnas aparatuko gaixotasunek %9,4 (1.915). Gaixotasun garrantzitsuenen hiru talde hauen prebalentzia aldatuz joan da azken hamarraldian. Tumoreek eragindako heriotzak %12,5 gehitu dira; kardiobaskularrek eta arnasbideetakoek eraginak %2,6 eta %1,5 murriztu dira.

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.

Halaber, adinaren arabera bada alderik heriotza-kausetan. Urtebetetik beherakoen artean, heriotzarik gehien jaiotza-inguruko gaixotasunek eta malformazio kongenitoek eragin zituzten; 40 urte arte, heriotza-kausa nagusiak kanpokoak izan ziren, istripuak eta nork bere burua hiltzea tartean; 40 urtetik 80 urtera, tumoreak, eta 80 urtetik aurrera, zirkulazio-aparatuko gaixotasunak.

2. grafikoa: heriotzak kausa eta sexuaren arabera (%) 2002 eta 2012
Iturria: Eustat. Euskal AEko heriotzen estatistika

Miokardioko infartuagatiko heriotzak %33,7 murriztu dira azken hamarraldian

Zirkulazio-sistemaren gaixotasunen artean, miokardioko infartua urrituz joan da heriotza-eragile gisa. 2002an 849 pertsona hil ziren, 2012n 563, %-33,7.

Alzheimerrak 673 heriotza ekarri zituen 2012n

Heriotzak eragiten dituzten taldeen artean azken hamarkadetan gehien hazi direnak asaldu mentalak eta nerbio-sistemaren gaixotasunak ditugu. Azken hamar urteetan, dementziek eragindako heriotzak %72,5 gehitu dira (1.202 2012n), eta endekapenezko gaixotasunen artean Alzheimerrak eragindakoak %55,1.

Alzheimerrak 2012an 496 emakumeren (%73,7) eta 177 gizonen (%26,3) heriotza eragin zuen.

Trafiko-istripuek eragindako heriotzak gutxituz jarraitzen dute eta nork bere buruaz beste egitea heriotzaren aurreneko kanpo-kausa da

Horrenbeste (%70,3) gutxitu dira trafiko-istripuak 2002-2012 aldian non ekarri baitute nork bere burua hiltzea izatea heriotzaren kanpo-kausarik handiena. Trafiko-istripuek eraginiko heriotzak 80 izan ziren, nork bere burua hiltzeak 180. Buru-hiltzeak %4,7 gehitu dira 2011. urtearen aldean, orduan 172 izan baitziren.

Heriotzaren kanpo-kausen artean gizonen prebalentzia handiagoa da. 133 gizonek egin zuten bere buruaz beste, eta 47 emakumek. Trafiko-istripuetan 60 gizon eta 20 emakume hil ziren.

1. taula: Heriotzak Euskal AEn, sexuaren arabera 2012				
Iturria: Eustat. Euskal AEko heriotzen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotza-kopurua %2,3 gehitu da 2012an Euskal AEn

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2014/02/19
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0011372_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar