2014/03/24ko prentsa-oharra
2014ko otsailean Euskal AEko industria-prezioek %0,1 egin dute behera aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2014ko otsaila 2013koaren aldean) industriako prezioek %1,9 egin dute behera
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,1 jaitsi ziren 2014ko otsailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %1,9 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2014ko otsailean, Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%1,0), Kokeriak eta petrolio fintzea (%0,9) eta Kautxu eta plastikoa (%0,3) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-1,5), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%-1,0), Altzariak eta beste manufaktura-industriak (%-1,0).
Urte artean, 2014ko otsaila 2013koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Zurgintza, papera eta arte grafikoak (%0,5), Industria kimikoa (%0,4), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%0,3), Kautxu eta plastikoa (%0,3). Prezio-jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-8,0), Erauzketa industriak (%-2,8), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-2,5).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, otsailean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %-0,3; Ekipo ondasunenak %-0,2, Bitarteko ondasunetan (%0,0). Kontsumoko ondasunak, oro har %0,0; Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunak (%0,1), iraunkorrekoak %-0,5.
Urte artean, ondasun-taldeen prezioek joera bera izan dute. Energia %-5,5, Bitarteko Ondasunak %-1,7 Ekipo-ondasunak %-0,6, Kontsumo-Ondasunak %-0,2. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-0,8, Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,0.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua