2014/03/20ko prentsa-oharra
Heriotzak %4,2 gehitu ziren 2013ko hirugarren hiruhilekoan
Hildakoen %21ek 90 urte pasa zituen
2013ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.500 lagun hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino %4,2 gehiago, Eustaten datuen arabera. 2.170 emakume (%48,2) eta 2.330 gizon (%51,8). Araban 589 lagun hil ziren, Bizkaian 2.520, Gipuzkoan 1.391.
Hildakoen %22k 70 urte baino gutxiago zeuzkan; %18k 70-79 bitarte; %39k 80-89 bitarte eta %21ek (900 bat pertsonak) 90 pasa.
Heriotzen heren bat, tumoreak eraginda
Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.495 lagun, %33,2; bigarren (1.118, %24,8), zirkulazio-aparatuko gaixotasunak. Hirugarren, arnas eritasunak (374, %8,3).
Gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.
2013ko hirugarren hiruhilekoan hildakoen arteko 15, urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 10 mutiko eta 5 neskato.
Hazkunde begetatiboa, positiboa Euskal AEn
2013ko hirugarren hiruhilekoan, jaiotzak 469 gehiago izan dira heriotzak baino. Gipuzkoak 221 biztanle irabazi zituen, Arabak 190, Bizkaiak 58.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua