2014/04/10eko prentsa-oharra
Euskal AEk oso gertu darrai berrikuntza handidun herrialdeetatik
2013.aren aldean ehunen batez egin du hobera eta ehunen batez ere laburtu du berrikuntza-liderrekiko tartea
Innovation Union Scroreboard IUS 2014, Europako Berrikuntzako Adierazleen Panela, 0,50 da Euskal AEn, Eustaten datuen arabera; 27-EBko batez bestekoaren (0,56) sei ehunen azpitik, eta berrikuntza handidun herrialde-taldetik ehunen batera.
IUS 2013koaren aldean, Euskal AEk hobera egin du ehunen batez adierazlearen balioan, baina europar batez bestekoarekiko aldea (sei ehunen) berbera da; herrialde liderrekiko aldea laburtu egin da, horien multzoko balioa 0,71 baita IUS 2014an, aurreko urtean bezalaxe.
Batasuneko Berrikuntza Adierazleen PanelaK –IUS 2014- estatuen ekonomien gaitasuna neurtzen du, berrikuntza-jarduerak garatzekoa. 27-EBko estatuak puntuazioaren arabera, lau kategoriatan sailka daitezke: Aurrenekoan, berrikuntza liderrak: Suedia (0,74), Danimarka (0,72), Alemania (0,71) eta Finlandia (0,68). Europako benetako liderra (0,84) Suitza da, EBtik kanpo.
Bigarrenean, berrikuntza handidunak (0,64-0,51): Luxenburgo, Herbehereak, Belgika, Erresuma Batua, Austria, Irlanda, Frantzia, Eslovenia, Zipre eta Estonia.
Berrikuntza apaldunak (0,45, 0,30) hirugarren taldean, Italia, Txekiar errepublika, Portugal eta España. Laugarren taldean, berrikuntza txikidunak (0,28, 0,20): Polonia, Errumania, Letonia eta Bulgaria.
Batasuneko Berrikuntza Adierazleen Panel berria –IUS 2014- hiru bloke nagusitan egituratzen da, zortzi dimentsio, 25 adierazle.
Euskal AE dimentsio hauetako bitan nabarmentzen da europar batez bestekoarekiko, Giza Baliabideetan eta Enpresa Inbertsioan; beste hirutan, Ikerkuntza Sistemetan, Enpresa lotura eta ekimenean eta Eragin ekonomikoetan, zifrak oso antzekoak dira. Gainerako hiruretan, gure puntuazioa Europako Batasunekoaren oso azpitik da.
Giza baliabideetan, alegia berrikuntzarako giltzarri diren pertsona oso ondo gaitu eta ikasien eskuragarritasunena, osatzen duten hiru adierazleak ikusgarri dira europar batez bestekoarekiko: “25-34 urte bitarteko doktore graduatu berriak” milako 1,80 dira Euskal AEn eta 1,70 27-EBn; hirugarren mailako hezkuntzadun 30-34 urte bitartekoak %41,8 da gurean eta %35,8 europar batez bestekoan; "Goi mailako bigarren hezkuntza gainditu duten gazteak” %82,1 dira gurean eta %80,2 27-EBn. 2013.aren aldean adierazle globalaren dimentsio honetako aurrerapena 5 ehunen izan da.
Enpresa-inbertsioan (I+G eta Berrikuntza, enpresek eginak), nabarmentzen da “BPGrekiko I+Gko gastu pribatua (%): %1,61 Euskal AEn eta %1,31 Europako batez bestekoan. Berriz, “Berrikuntza gastua, ez I+G” negozio-zifrarekiko ehunekoan, %0,46 da erkidegoan eta %0,56 27-EBn.
Ikerkuntza sistemaren irekidura, bikaintasun eta erakargarritasunak zientzia-sarearen nazioarteko lehiakortasuna neurtzen du; hor nabarmentzen dira "Miloi biztanleko nazioarteko zientzia ko-argitalpenak”, 681 Euskal AEn eta 343 Europan; eta “Nazioartean gehien aipatutako zientzia-argitalpenak” (bikainak), %11,4 Euskal AEn eta %11,0 27-EBn.Berriz, azpitik gaude adierazle honetan: “EBtik kanpoko doktoreak herrialdeko doktore guztien artean: %14,0 Euskal AEn eta %24,2 27-EBn. Azken adierazle honen beherakadak aurrekoaren aldean ehunen bateko atzerakada dakar adierazle globalean.
Enpresa lotura eta ekimena, zeina baitira enpresa lankidetza- eta berrikuntza-ahaleginak beste enpresa eta erakundeekin, “Barne berrikuntzadun ETEak (Enpresa Txiki-Ertainak)” %33,7 da Euskal AEn eta %31,8 27-EBn; “Berrikuntza gaietan lankidetzan diharduten ETE berrikuntzadunak” %9,5 dira Erkidegoan eta %11,7 EBn.
Eragin ekonomikoak dimentsioak jasotzen du berrikuntza-jarduerei zor zaien arrakasta ekonomikoa enpleguan, esportazioetan eta salmentetan; hemen bi adierazle nabarmentzen dira: “Teknologia ertain eta goi mailako produktuen esportazioak” eta “Ezagutza-maila handidun zerbitzu-esportazioak”. Bietan hobeto gaude Europan baino. Euskal AEk zifra baxuagoak ditu adierazle hauetan: “Ezagutza intentsibodun jardueretako enplegua”, “Enpresa edo merkaturako produktu berrien salmentak” eta “Atzerritiko diru-sarrerak lizentzia eta patenteengatik”. Oro har dimentsioak 2013ko balio bera du.
Beste hiru dimentsiotan gure puntuazioa europar batez bestekoaren azpitik da, baina bi adierazle bakunetan hobeto edo hortxe-hortxe gaude EBrekiko: “EBko merkataritza-markak” eta “ETE berritzaileak produktu edo prozesuan”.
Badira, oraindik ere, EBko batez bestekoaren azpitik dauden adierazleak. Bai “Finantzaketa eta laguntza” dimentsioan izandako balioak, bai “Sektore publikoak I+Gn egikaritutako gastuan” bai “Arrisku-kapitalaren eskuragarritasunean” bi hauek BPGrekiko portzentajean, Europako batez bestekoaren azpitik gaude, denbora-bilakaerak ezberdinak direlarik bietan. Sektore publikoak egikaturiko gastuak bi ehunenez egin du hobera, eta arrisku-kapitalaren eskuragarritasunaren adierazleak behera egin du bi ehunenez ere 2013.aren aldean. “Aktibo intelektualak” dimentsioan, “PCT patenteen eskariak” eta “EBko diseinuak” adierazleak batez bestekoaren azpitik daude, baita ere. Gauza bera gertatzen da Berritzaileetan “ETE berritzaileak marketin edo antolaketan” portzentajearekin. Halere haietako denetako balioetan hobekuntzak ditugu azken datu eskuragarrien aldean, 5 ehunen esaterako aktibo intelektualetan.
Innovation Union Scoreboard, IUS 2014
http://ec.europa.eu/enterprise/policies/innovation/facts-figures-analysis/innovation-scoreboard/
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
IUS berrikuntza panelari buruzko prentsa-ohar gehiago