2014/05/20ko prentsa-oharra
2014an Euskal AEko biztanleen %68k Internet erabiltzen du, ehuneko 2,4 puntu gehiago
Plentzia-Mungia (%73,5) buru dabil eta Arabako Mendialdea (%55,4) buztan
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko 15 urte edo gehiagoko Interneten erabiltzaileak 1.255.800 dira 2014ko lehen hiruhilekoan, hau da, adin horretako Euskal AE osoko %67,9, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko aldi berean baino ehuneko 2,4 puntu gehiago.
Bizkaian gehitu da gehien erabiltzaile kopurua, (ehuneko 2,7, %67,7), Euskal AEn bigarren jarri da Gipuzkoarekin batera (%67,7 baita ere), non hazkuntza 2 puntukoa izan den aurreko urteko aldi beraren aldean. Arabak aurrena darrai, %69, 2,4 puntuz hazi ondoren.
Gasteiz -15 urte eta gehiagoko pertsonen %69,7- dugu aurrena internauten kopuruan. Donostian %67,9 eta Bilbon %66,5.
Eskualdeetan aurrena, Bizkaian Plentzia-Mungia (%73,5), Gorbeiako Inguruak (%71,2) Araban eta Bidasoa-beherea (%70,5) Gipuzkoan.
Erabiltzailerik gutxien dituztenak: Debabarrena (%64,1) Gipuzkoan; Gernika-Bermeo (%64,4) Bizkaian eta Arabako mendialdea (%55,4).
Euskal gazteen (15-24 urte bitartekoen) %98k Internet badarabil. Nabarmentzekoa da 55-64 urte bitarteko erabiltzaile-gehikuntza, ehuneko 6,8 puntu; 35-44 urtekoen artean, 4,5 puntu.
Gutxitu egin da zertxobait generoen arteko aldea Interneten erabiltzaileen artean
Generoen arteko aldea ehuneko 9,7 puntutan zen 2013ko lehen hiruhilekoan; 2014koan 7,6ra txikitu da. 15 urte eta gehiagoko gizonezkoen %71,8, Internet erabiltzaileak dira eta emakumezkoen %64,2. Aurtengo Interneteko erabiltzaile guztien artean, %51,1 gizonak dira eta %48,9 emakumeak.
Jardueraren arabera, ikasleen arteko %97,9k erabiltzen du Internet; pertsona okupatuen artean, %88,8k, eta ez-aktiboen eta langabetuen %38,9k. 2013ren aldean hazkunderik handiena (ehuneko 3,3 puntu) okupatuen artean.
Interneten ibiltzeko toki nagusia (%93,1) norberaren etxea da oraindik ere. Beste lekuetatik egindako sarbideak –ikastegiak eta beste- zertxobait hazi dira, %0,1 eta %0,8. Lantokitik eginiko sarrerak 1,1 puntuz gutxitu dira aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean.
Sarearen bidez produktu edo zerbitzuren bat erosten dutenen portzentajea gehitu egin da
Internet bidez erosi duten pertsonen kopuruak ehuneko 3,2 puntuko gehikuntza izan du 2014an aurreko urtearen aldean. 2014ko lehen hiruhilekoan Internet erabiltzaileen %41,7k erosi du sarean bidez; %38,5ek 2013an.
IKT hornikuntzen presentziak gorantz jarraitzen du euskal familia-etxeetan
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien ekipamenduek hedatuz jarraitzen dute gure familia-etxeetan. 2014ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko familia-etxeen %69k ordenagailua zuten; 15 urte eta gehiagoko pertsonen %77,2k.
Interneterako sarbideari dagokionez, ia 570.000 familia dira, hau da, %66,4, etxean zerbitzu hori dutenak. 2013ko aldi berean baino 33.000 (3,5 puntu) familia gehiago. Era berean, sarera sarbidea duten 15 urte baino gehiagoko biztanleen kopuruak gora egin du, 71.600 pertsona gehiago 2013ko lehen hiruhilekotik, %74,5ean da, 3,2 puntu gehiago. Familia-etxeetako %93an sakelako telefonoren bat dago. 15 urteko eta gehiagoko biztanleen artean, %95,8k du.
Ohar metodologikoa
2014tik Informazio Gizartearen Inkesta Familiei buruzko emaitzak 2026ko Biztanleria Proiekzioekin kalkulatzen dira. Eustatek Biztanleria-Proiekzioak bost urtez behin eguneratzen ditu, eta 2026ko hauen abiapuntua 2011ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuak dira. Datorren ekainean 2006-2013 aldiko informazio guztia biztanle-oinarri berriaz eguneratuko da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua