2014/05/23ko prentsa-oharra
Euskal AEko Industri prezioak %0,1 jaitsi ziren 2014ko apirilean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2014ko apirila 2013koaren aldean) %1,4 jaitsi ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,1 jaitsi ziren 2014ko apirilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, apirileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %1,4 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2014ko apirilean, Kokeriak eta petrolio fintzea (%1,0,) Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%0,8) eta Erauzketa industriak (%0,8) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-2,4), Altzariak eta beste manufaktura-industriak (%-0,6), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,2), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%-0,2).
Urte artean, 2014ko apirila 2013koaren aldean, hazkunderik handienak: Zurgintza, papera eta arte grafikoak (%0,7), Elikagai-industria, edariak eta tabakoa (%0,1), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%0,1). Jaitsierak: Metalurgia eta metalezko produktuak (%-2,4), Kokeriak eta petrolio fintzea (%-2,0), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-1,8).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, apirilean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Bitarteko ondasunak %0,2 gehitu eta Ekipo ondasunak %0,2 gutxitu. Energian prezioetan %-0,6, Kontsumoko ondasunetan %,0,0; azken hauen barruan Kontsumo ondasun iraunkorrekoetan %0,2 eta Ez-iraunkorrekoetan %-0,1.
Urte artean, ondasun-talde handi hauen prezio-aldakuntzek zeinu bera izan dute gehienetan. Energia %-2,6, Bitarteko ondasunak %-1,7, Ekipo-ondasunak %-0,6. Kontsumo-ondasunak, oro har, %0,2 jaitsi dira. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-1,6, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %+0,3.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua