2014/05/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmenta-indizea %1,0 jaitsi zen 2014ko lehen hiruhilekoan
Merkataritza %1,8 gutxitu zen eta beste zerbitzuak %0,2 gehitu
Eustatek emandako datuen arabera, 2014ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko zerbitzuen sektoreko salmenta-indizea %1,0 nominala gutxitu zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea 0,7% nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzaren salmenta-indizea %1,8 nominala jaitsi da 2014ko lehen hiruhilekoan; indizearen parte diren beste zerbitzuetan %0,2 gehitu da 2013ko aldi beraren aldean.
Merkataritzaren barruan deigarria da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren igoera nominala, %8,1. Txikizkako merkataritzan %1,1eko jaitsiera dugu eta Handizkakoan %4,3koa.
Beste zerbitzuen sektore guztietan, tamaina ezberdinetako jaitsierak, Garraio eta biltegiratzean izan ezik, non %7,6ko hazkundea dagoen. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, %5,3ko jaitsiera; Informazio eta komunikazioetan, %3,8, Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuetan, %2,7. Ostalaritzan, %1,4ko jaitsiera.
Gipuzkoan %+2,6; Araban %-2,4, Bizkaian %-2,6.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen sektorearen salmentak %0,9 gutxitu ziren lehen hiruhilekoan
2013ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %1,8 jaitsi da, eta beste zerbitzuenean aldaketarik ez, %0,0.
Merkataritzan urte artekoa negatiboa izan da sektore guztietan, Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan izan ezik, non %9,3ko gehikuntza dagoen. Txikizkako merkataritzan %2,0ko jaitsiera dugu salmenta-indizean eta Handizkakoan %3,5ekoa.
Beste zerbitzuetan, euro finkoetan: Garraio eta biltegiratzearen salmenta-indizea %6,1 gehitu da; Informazio eta komunikazioena %0,2. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan %6,6ko jaitsiera; Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan %3,7koa; Ostalaritzan %0,7koa.
Euskal AE osoan, 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean landunen kopurua %0,5 gutxitu da 2014ko lehen hiruhilekoan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Datu-bankua