2014/06/06ko prentsa-oharra
Heriotzak %2 inguru gehitu ziren 2013ko laugarren hiruhilekoan
2013 osoan %3 gutxitu ziren; ehun urtetik gorako 210 pertsona hil ziren, 180 emakume eta 30 gizon
2013ko laugarren hiruhilekoan, heriotza kopurua Euskal AEn: 4.950; aurreko urteko aldi berean baino %1,9 gehiago, Eustaten datuen arabera. Araban 666 lagun hil ziren, Bizkaian 2.679, Gipuzkoan 1.605.
Behin-behineko datuen arabera, 2013an 19.124 lagun hil ziren, 9.851 gizonezko eta 9.273 emakumezko. 2012.aren aldean heriotzak %3 gutxitu ziren.
Lehengo urteko heriotzen artean, 41 urtebetetik beheragoko haurrenak izan ziren: 27 mutiko eta 14 neskato. Ehun urtetik gora hildako 210 pertsonen artean, 180 emakumezkoak ziren, 30 gizonezkoak. Bizitza nabarmen luzatu da, bereziki emakumeen artean: 1996an ehun urtetik gora hildako emakumeak 50 besterik ez ziren izan.
Heriotzen kausa nagusia 2013an, tumoreak
2013ko heriotzetatik %31,4 (6.003) tumoreek eragin zituzten. Jarraian zirkulazio sistemaren gaixotasunak datoz, %27,1 (5.188 hildako); eta hirugarrenik, urrunago, arnas aparatuko gaixotasunek heriotzen %9,5 eragin zituzten (1.824).
Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino 2013an, ehuneko 12,9 puntuz; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.
Hazkunde begetatiboa negatiboa da Bizkaian, positiboa Araban eta Gipuzkoan
2013ko behin-behineko datuekin, Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen; heriotzak 116 gehiago izan ziren jaiotzak baino. Bizkaiak saldo negatiboa du, -603 pertsona; Arabak +608, Gipuzkoak +6.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua