Prentsa-oharra, 2014/06/27
2014ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %1,5 jaitsi ziren urte artekoan
Inportazioetan prezioen jaitsiera handiagoa da, %4,8
Euskal AEko esportazioen prezio unitarioak %1,5 murriztu ziren urte artean 2014ko lehen hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean %1eko jaitsiera.
Inportazioetan urte arteko %-4,8 dugu prezioetan; 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean, %-1,4.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, urte artean, esportazioetan %-2,9 dugu Bitarteko ondasunetan, %2,1 Kontsumokoetan eta %1,5 Kapitalekoetan.
Inportazioen prezio-indizeetan: Bitarteko ondasunetan, %-5,4; Kapital-ondasunetan %-3,4 eta Kontsumo-ondasunetan %1,4.
Eremu geografiko guztietan gutxitu dira esportazioen prezio unitarioak urte artean, batez ere Munduko Gainerakoan (%-3,4) –EB eta ELGA gabe- eta Euro-eremuan %-1,8. 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean: Munduko Gainerakoan %-3,3, Euro-eremuan %-0,9.
Inportazioetan beherako joera izan dute prezioek, batez ere Munduko gainerako (%-7,4) eta ELGAtikoetan ((%-3,4). Aurreko hiruhilekoaren aldean %2ko jaitsiera Munduko Gainerakoan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua