2014/06/24ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri prezioak lehengoan, 2014ko maiatzean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2014ko maiatza 2013koaren aldean) %0,7 jaitsi ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioek lehengoan (%0,0) iraun zuten 2014ko maiatzean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, maiatzeko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %0,7 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2014ko maiatzean, “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%0,4), “Altzariak eta beste manufaktura-industriak” (%0,4) eta “Zurgintza, papergintza eta arte grafikoak” (%0,3) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Erauzketa industriak (%-1,0), Kokeria eta petrolio fintzea (%-0,7), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,5), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%-0,5).
Urte artean, 2014ko maiatza 2013koaren aldean, hazkunderik handienak: Zurgintza, papera eta arte grafikoak (%1,4), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%0,9). Jaitsierak: Erauzketa industriak (%-3,4), Kokeriak eta petrolio fintzea (%-2,8), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-1,6).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, maiatzean, aurreko hilaren aldean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren. Bitarteko ondasunak eta Ekipokoak %0,1 gehitu ziren; Energian prezioetan %-0,2, Kontsumoko ondasunetan %,0,0; azken hauen barruan Kontsumo ondasun ez-iraunkorrekoetan %0,0 eta Iraunkorrekoetan %-0,1.
Urte artean: Energia %-1,3, Bitarteko ondasunak %-1,0, Ekipo-ondasunak %-0,5. Kontsumo-ondasunak %0,2 gehitu. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-0,9, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %+0,5.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua