2014/07/24ko prentsa-oharra
2014ko ekainean industriako prezioek %0,9 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2014ko ekaina 2013koaren aldean) %0,2 gehitu ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,9 gehitu ziren 2014ko ekainean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, ekaineko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,2 gehitu da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2014ko ekainean, “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%4,0) “Kokeria eta petrolioa fintzea” (%1,9), eta Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,5) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Erauzketa industriak (%-0,8), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,4), Elikagaien industria, edariak eta tabakoa (%-0,4).
Urte artean, 2014ko ekaina 2013koaren aldean, hazkunderik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%4,1), Zurgintza, papera eta arte grafikoak (%1,4). Jaitsierak: Erauzketa industriak (%-2,1), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%-1,2), Industria kimikoa (%-1,1).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, ekainean, aurreko hilaren aldean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %3,2 gehitu dira, Bitarteko ondasunenak %0,3. Ekipo-ondasunak %0,1 jaitsi dira, Kontsumo-ondasunak %0,2. Azken hauen barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %-0,3 eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %+0,1.
Urte artean, ondasun-talde handi hauen prezio-aldakuntzek zeinu positiboa Energian (%2,0) bakarrik izan dute. Bitarteko ondasunak %-0,6, Ekipo-ondasunak %-0,6. Kontsumo-ondasunak %0,0. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-1,3, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %+0,4.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua