2014/09/10eko prentsa-oharra
Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmenta-indizea %1,8 gehitu zen 2014ko bigarren hiruhilekoan
Merkataritza %2,8 gehitu zen eta beste zerbitzuak %0,3
Eustatek emandako datuen arabera, 2014ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko zerbitzuen sektoreko salmenta-indizea %1,8 gehitu zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,2 nominala gehitu da, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzaren salmenta-indizea %2,8 nominala gehitu da; indizearen parte diren beste zerbitzuetan %0,3 gehitu da 2013ko aldi beraren aldean.
Merkataritzaren barruan deigarriak dira Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren igoera nominala, %5,5, eta Handizkako merkataritzarena, %4,7. Txikizkakoan gehikuntza apalagoa da, %0,9.
Beste zerbitzuetako sektoreen artean gehikuntzak daude Garraio eta biltegiratzean, %7,5, eta Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan, %2,1. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, %7,8ko jaitsiera; Informazio eta komunikazioetan, %3,6, Ostalaritzan %1,4.
Gipuzkoan %+2,6; Bizkaian %+1,8; Araban %-0,2.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen sektorearen salmentak %1,4 gehitu ziren bigarren hiruhilekoan
2013ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %3,1 gehitu da, eta beste zerbitzuenean %1,0 jaitsi.
Merkataritzan urte artekoa positiboa izan da sektore guztietan: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %5,0, Handizkako merkataritzaren salmenta-indizea %5,6 eta Txikizkakoarena %0,4, dena termino errealetan.
Beste zerbitzuetan, euro finkoetan: Garraio eta biltegiratzearen salmenta-indizea %5,4 gehitu da; Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan, %0,7. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan %7,8ko jaitsiera; Ostalaritzan %3,5ekoa, Informazio eta komunikazioetan %2,6koa.
Euskal AE osoan, 2014ko lehen hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean landunen kopurua %0,1 gutxitu da 2014ko bigarren hiruhilekoan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Datu-bankua