Prentsa-oharra 2014/09/24
EAE-KO INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2014KO ABUZTUA
2014ko abuztuan, EAEko industriako prezioek ez zuten aldaketarik izan aurreko hileko prezioekiko
Aurreko urteko prezioekiko (2014ko abuztua 2013koaren aldean) % 0,4 jaitsi ziren
EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industri prezioek ez dute aldaketarik izan (% 0,0) 2014ko abuztuan, aurreko hileko prezioekiko. Datu horiek kontuan hartuta, abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) % 0,4 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xehatuak agerian uzten du, 2014ko abuztuan, honako adar hauek igo dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 1,3ko igoera); Ehungintza industriala, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1,0ko igoera); eta Industria Kimikoa (% 0,9ko igoera). Aitzitik, prezioak gehien jaitsi dituzten sektoreak dira, batetik, Koke-lantegiak eta petrolioaren birfinketa (% 1,9ko jaitsiera), eta, bestetik, Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 0,9ko jaitsiera).
Urtetik urterako datuei dagokienez (2014ko abuztua 2013koaren aldean), prezioak gehien igo dituzten adarrak hauek izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2,7ko igoera) eta Zuraren, paperaren eta arte grafikoen industria (% 0,7ko igoera). Aitzitik, jaitsi egin dira, besteak beste, honako sektore hauetako prezioak: Koke-lantegiak eta petrolioaren birfinketa (% 5,3ko jaitsiera), Erauzketa-industriak (% 2,8ko jaitsiera) eta Garraio materialaren fabrikazioa (% 0,9ko jaitsiera).
Xede ekonomikoaren araberako ondasun-sailkapenari jarraikiz, sektore-talde handiek abuztuko prezioetan –aurreko hilekoekiko– izan duten aldaketa negatiboa izan da Energia taldearentzat, prezioak % 0,4 jaitsi baititu; aitzitik, Bitarteko ondasunak taldeak % 0,4 igo ditu prezioak, eta Ekipo ondasunak taldeak, berriz, ez du aldaketarik izan (% 0,0). Kontsumo Ondasunak taldeko prezioak, oro har, % 0,5 jaitsi dira; izan ere, jaitsi egin dira bai Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak (% 0,6ko jaitsiera), bai Kontsumo-ondasun iraunkorrenak (% 0,3ko jaitsiera).
Ondasun-talde handi hauen prezioen urtetik urterako aldaketa negatiboa izan da Energia taldearentzat (% 1,9ko jaitsiera) eta Ekipo Ondasunak taldearentzat (% 0,6); aitzitik, Bitarteko ondasunak taldeak % 0,2ko igoera izan du. Bestalde, Kontsumo Ondasunak taldeari oro har dagozkion prezioak % 0,5 jaitsi dira. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %1,3 jaitsi dira, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak, berriz, % 0,2.
Informazio gehiago lortzeko:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
EAEko industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
EAEko industria-prezioen indizeei (IPRI) buruzko datu-basea