2014/09/26ko prentsa-oharra
2014ko bigarren hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %2,3 jaitsi ziren urte artekoan
Inportazioetan prezioen jaitsiera handiagoa da, %2,7
Euskal AEko esportazioen prezio unitarioak %2,3 murriztu ziren urte artean 2014ko bigarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean %0,2ko jaitsiera.
Inportazioetan urte arteko %-2,7 dugu prezioetan; 2014ko lehen hiruhilekoaren aldean, %-0,2.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, urte artean, Kapital ondasunetan %-4,4, Bitarteko ondasunetan %-2,7 eta Kontsumo ondasunetan %1,7.
Inportazioen prezio-indizeetan: Bitarteko ondasunetan, %-3; Kapital-ondasunetan %-1,8 eta Kontsumo-ondasunetan %0,5.
Eremu geografiko guztietan gutxitu dira esportazioen prezio unitarioak urte artean, batez ere Euro-eremuan, %-3,0. 2014ko lehen hiruhilekoaren aldean: Munduko Gainerakoan %+3,2, beste guztietan beheraka prezioak.
Inportazioetan beherako joera izan dute prezioek, batez ere Munduko gainerakoan (%-3,9) eta ELGAn ((%-1,9). Aurreko hiruhilekoaren aldean apalagoak dira prezio-jaitsierak; Euro-eremua (%-0,9) nabarmentzen da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua