HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak %7,3 gehitu...

2014/09/23ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) I/2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotzak %7,3 gehitu ziren 2014ko lehen hiruhilekoan

Bizkaian %12,9 gehitu ziren, Gipuzkoan %0,3 besterik ez

2014ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 5.450 lagun hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino %7,3 gehiago, Eustaten datuen arabera. Araban 703 lagun hil ziren, %+2,9 gehiago; Bizkaian 3.053, %+12,9; Gipuzkoan 1.751, %+0,3. 2.757 gizon (%+6,7), 2.693 emakume (%+7,9) hil ziren.

Heriotza-eragile nagusiak: tumoreak (1.567 pertsona); zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (1.556); bion artean heriotzen %57,3.

Hirugarren, arnas aparatuko gaixotasunak (611 pertsona, %11,2); ondoren, digestio sistemarenak (241, %4,4).

Arnas aparatuko gaixotasunek eragindako heriotzak %4,6 gehitu ziren

Normalean, urteko lehenengo hiruhilekoan izaten da heriotzarik gehien eta arnas aparatuko gaixotasunak izaten dira batez ere ugaritzen direnak. 2014ko lehen hiruhilekoan, 611 heriotza ekarri zituzten, aurreko urteko hiruhileko berean (584) baino %4,6 gehiago eta 2013ko laugarren hiruhilekoan (477) baino %28,1 gehiago.

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, kontrako ordena: Heriotzen kausa nagusia zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren eta ondoren, tumoreak. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.

Lehenengo hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 11 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 7 neskato eta 4 mutiko.

2014ko lehen hiruhilekoan hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen, 742 biztanle galdu ziren. Arabak biztanleak irabazi ditu, 157. Bizkaiak (690) eta Gipuzkoak (209) galdu.

graf0012003_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzak %7,3 gehitu ziren 2014ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2014/09/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012003_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali